130 espezie baino gehiago aurkitu dira Geoparkean egindako Biotop Jardunaldian

Aranzadi

Osteguna, 2019eko urriaren 10a — CEST

Irakurketa: 2 minutu

Jardunaldian zehar bertaratu zen publikoak (50 pertsona baino gehiagok parte hartu zuten jardunaldian) Aranzadi Zientzia Elkarteko adituek gidatutako espezieen bilaketan parte hartzeko aukera izan zuten. Zehazki, onddoak, landareak, armiarmak, tximeletak, burruntziak, anfibioak, narrastiak eta hegaztiak lagindu ziren.

Jardunaldiko eguna fresko eta lainotsua hasi zen baino zeru oskarbi eta 20ºC baino gehiagoko tenperaturarekin amaitu zen. Espezieei dagokienez, guztira 131 espezie/taxoi behatu ziren. Xehetasun gehiagorako ikusi hurrengo esteka.