1.Euskadiko Kongresu Ornitologikoa

Ornitologia

Osteguna, 2015eko urriaren 22a — CEST

Irakurketa: 2 minutu

Nahiz eta Erkidegoan urte askotan hegaztiei buruzko ikerketa lanak ugariak izan diren, orain arte ez da inoiz Ornitologia Kongresurik egin. Bertan, Euskadiko hegaztien ezagutza, jarraipen estrategiak eta monitorizazioa, eta kontserbazioan ageri diren arazoak modu espezializatu batean lantzea izango da helburua.

Ornitologian lan egiten dugun profesional, nahiz zaleei zuzenduta dago Aranzadi Zientzia Elkarteak, Eusko Jaurlaritzaren babesarekin prestatu den Kongresu hau. Beraz, guztiei animatzen zaituztegu bertan parte hartzea hitzaldiak aurkezten, mahai-inguruan parte hartzen edo entzule bezala bertaratzen.

Kongresua Euskadiko ornitologia bultzatzeko antolatu da ere bai, harremanak, kolaborazio sareak eta komunean dauden proiektuak sustatzeko. Azken batean, hegaztiei buruz dagoen ezagutza eta kontserbazioa hobetzeko.

Datak: 2016ko otsailaren 26-28.

Tokia: Euskadiko Biodibertsitate Zentroa (Madariaga Dorretxea). Eusko Jaurlaritza. 48350 Busturia (Bizkaia).

Informazio gehiago: www.torremadariaga.net edo 946870402.

KONGRESUAREN WEBGUNEA

INFORMAZIOA TRIPTIKOA