24 ordu Ametzagaina arakatzen

Aranzadi

Astelehena, 2018eko ekainaren 11a — CEST

Irakurketa: 3 minutu

2018ko Bioblitz Euskadi edizioa Ametzagaina Parkean ardaztu zen. Ametzagaina Parkea Donostia udalerriko hiri inguruan kokatutako parke bat da. 38 ha hartzen ditu eta hiriko parkerik handiena da. Bertako baso hostogalkor azalera garrantzitsua du, batez ere haritzez osatua dagoena. Basoa ez diren eremuak, hein handi batean, belardiak dira. Guzti honengatik, gaur egun udalerriko hiri-egitura barruan topa daitekeen basa-bizitzaren babesleku garrantzitsuenetako bat da Ametzagaina parkea.

24 ordu jarraian parkea arakatzen egon ondoren honako espezie kopurua aurkitu zen:

  • Onddoak: 35
  • Landareak: 49
  • Armiarmak: 16
  • Koleopteroak: 3
  • Burruntziak: 4
  • Lepidopteroak: 3
  • Anfibioak: 3
  • Narrastiak: 3
  • Hegaztiak: 36
  • Ugaztunak: 3

Ume taldea hegazti baten kabi hutsa begiratzen.

Joxepo Teres mikologoak azalpenak ematen

Gauean taldea saguzaharrak ikustea joan zen.

Alberto de Castro entomologoak armiarma ezberdinak begiratzen bere mikroskopioarekin.

Narrasti koloretsuak ere aurkitu genituen

INFORME Bioblitz 2018