50 urte leizeak ikertzen

Aranzadi

Osteguna, 2018eko abenduaren 13a — CEST

Irakurketa: 2 minutu

Oñatiko Santa Ana Aretoak Aloña Mendi Espeleolgia talde oñatiarraren 50. Urteurrena ospatzeko egindako omenaldian ehun lagun elkartu zituen. Ekitaldi horretan ere Arrikruzko lehoia aurkitu zutenei (Iñaki Zubeldia eta Javier Maroto) errekonozimendua egin zieten, baita espeleologiaren “aita” den Felix Ruiz de Arcauteri, bere izenean Elsa Ruiz de Arcaute, Felixen alaba bertaratu zen.

Denek izan zuten euren errekonozimendua Oñatiko udalak antolatutako ekitaldi honetan.

Nabarmentzekoa izan zen Juan Luis Arsuagaren presentzia, Atapuercako zuzendariak hitz unkigarriak izan zituen omenduentzat. TTAKUN txalapartariek girotu zuten ekitaldi honetan, "Arrikruzko lehoia” izeneko liburua aurkeztu zen ere bai. Liburua Aranzadi Zientzia Elkarteak editatu zuen lehoiaren inguruan San Telmo museoan otsailaren 10a arte ikusgai dagoen erakusketarako .

Liburuak lehoiaren inguruan egindako ikerketa, aurkikuntzaren istorioa eta Arrikrutz Gesaltza sistema espeleologikoaren deskribapen zehatza biltzen ditu.