837 kilometro Aljeriano, 5 egunetako bidai batean

Ornitologia

Asteazkena, 2020eko azaroaren 4a — CEST

Irakurketa: 1 minutu


15 gramoko hegaztia da. Europako hegaztiek Saharaz hegoaldeko Afrikan egiten dute negua, Saheleko hezegune handietan eta Afrika Mendebaldeko kostaldeetako eta Gineako golkoko manglare eta paduretan.


Lezkari txiki horiek, beraz, urtero egiten dute joan-etorria Europatik erdialdeko Afrikara, Sahara eta Mediterraneo itsasoa zeharkatuz.


Aranzadiko eraztungileek ez zuten espero 5 egun geroago lezkari txiki honek 837 kilometroko distantzia egingo zuenik, Mostaganem herrian berreskuratzeko, Aljeriako kostaldean. Hortik 168 km/eguneko migrazio-abiadura eratortzen da. Ziurrenik, hegazti honek egun bat edo gehiago gelditu izan zuen Donostia eta Mostaganem arteko tarteko punturen batean, beraz, baliteke 800 km pasatxoko ibilbide hori 2 gaueko hegaldian egitea.


Lezkariek gauez migratzen dute eta egunez atseden hartzen dute!