Gazteluaitzeko kata arkeologikoetara bisita
Ordua
10:00
Tokia
Gazteluaitz
Salneurria
Doan
Gazteluaitz (edo Gazteluko Atxa) (Oñati) deitzen den tontortxoan lan arkeologikoak egingo dira. Oñatiko Udalak bultzatutako lanak dira eta herritar guztiei zabalduta daude. Gazteluaitz Arantzazuko santutegitik hurbil dago (planoa erantsita), hego-ekialdera, eta oso erraza da oinez heltzea Arantzazutik bertatik ateratzen den pista hartuta, Urkullu errekara jaizten dena.
Egun osoan zehar egongo gara lanean. Norbaitek bisitatu nahi baditu indusketa-lanak ongi etorria izango da eta bertan izango du aukera toki honen historiari buruz eta lanei buruz gehiago jakiteko.
Mendiko botak eramatea gomendatzen dugu (edo zapata egokiak mendirako), zira edo jaka eta ura. Ibilbidea erraza da.