Historiaurrea

Sail honek ebidentzia arkeologiko zaharrenak ikertzen ditu: Gizateriaren jatorritik Erromanizazio garaira artekoak. Gure ikerketa herrialdean bizi izan ziren lehen gizaki haien bizimoduen, teknologiaren, ekonomiaren eta hileta-ohituren azterketan oinarritzen da. Portaera kulturalek bilakaera zergatik izaten duten ulertzeko, beharrezkoa da Historiaurrean zehar giza talde horiek egokitu behar izan zuten inguruko baldintzak (klima, ingurune fisikoa, fauna eta flora) zein izan ziren jakitea.

Gure helburuak

  1. Aztarnategi arkeologikoen aurkikuntza eta azterketa.
  2. Emaitza zientifikoak publikoari jakinaraztea eta sentsibilizazioa ondare arkeologikoaren gainean.
  3. Ondare arkeologikoaren zaintza eta babesa.

Historiaurrea sailean adituak ditugu zuri laguntzeko

Zalantzak argitu eta zure galderei erantzungo diegu.

Ezagutu taldea

Gipuzkoako monumentu megalitikoen eta aztarnategien bilatzailea

Gipuzkoako monumentu megalitikoen bilatzaile kartografikoa duzu hau, Aranzadik garatua 250 aztarnategi baino gehiagoz osatutako bere datu-baseari esker. Mapak Gipuzkoako Erdi Aroko gazteluak edukitzen ditu, eta herri-gotorleku eta beste hainbat aurkikuntza edukiko ditu laster.

Bilatzailera joan

Gure proiektuak

Historiaurrea sailean praktikak egin nahi al dituzu?

Ziur ekarpen asko egin ahal dezakezula eta gure taldean nahi zaitugu.

Gure ibilbidea

1953

Joxe Migel Barandiaran erbestetik itzuli zen

Aranzadiren Historiaurrea sailaren arduradun eta megalitoen katalogazioa eta historiaurreko indusketak bultzatu zituen.

1962

Altxerri aurkitu zuten

Gipuzkoako lehen labar-santutegia da eta Felipe Aranzadi, Javier Migliaccio eta Juan Cruz Vicuña bazkideek aurkitu zuten. Joxe Migel Barandiaranek, Aranzadiko Historiaurrea saileko zuzendariak, egiaztatu zuen aurkikuntza eta lehen ikerketa egin.

1965

Lezetxikiko humeroa aurkitu zuten

Jose Migel Barandiaranek eta Jesus Altunak zuzendutako indusketa arkeologikoetan. Horixe da, hain zuzen ere, herrialdeko giza aztarna zaharrena, emakume aurre-neandertal batena.

1969

Ekain aurkitu zuten

Kantaurialdeko labar-santutegi ederrenetako bat da eta Azpeitiko Antxieta taldeko Andoni Albizurik eta Rafael Rezabalek aurkitu zuten. Jose Migel Barandiaranek eta Jesus Altunak, Aranzadiko Historiaurrea saileko adituek, aztertu eta autentifikatu zuten.

1979

Indusketak Amaldan

Jesus Altunaren zuzendaritzapean. Kobazulo batean kokatutako aztarnategi honetako indusketa eta azterketa historiaurrearen ikerketan mugarri bihurtu zen. Diziplina anitzeko izaera izateaz gain, ikasle gazteek ere parte hartu zutelako. 

1982

Gipuzkoako Lehen Gutun Arkeologikoa

Ondoren berrargitalpen gehiago izan zuena (1990, 1995, 2002). Aranzadik argitaratu zituen. Huraxe izan zen Ondare Arkeologikoaren lehen katalogo sistematikoetako bat eta autonomia eta Estatu mailan katalogazioko eta kudeaketako erreferentziazko lana eta eredua izan da.

2000

Indusketak Praileaitz I.en

X. Peñalver da indusketa horien zuzendaria hasieratik. Lan horiek agerian utzi dute segurtasuna arriskuan jar dezaketen lanak egin aurretik aztarnategi arkeologiko osoa erabat arakatu eta aztertu beharra dagoela. Portaera sinbolikoen ebidentziak, labar-adierazpenak eta okupazioak topatu dituzte bertan, Brontze Arotik Behe Paleolito artekoak.

2008

Ekainberri

Ekainberrik, Zestoako Ekaingo kobaren erreplikak, jendearentzako ateak ireki zituen. Jatorrizko kobazulora egindako bisitak zorrotz eta urte askoan kudeatu ondoren, Aranzadi Elkartea kalitate handiko erreplika hau jendeari irekitzeko lanetan buru-belarri sartu zen.

2008

Indusketak San Adriango kobazuloan

Alfredo Morazak eta Manu Ceberiok zuzendutakoak. Historiaurrea eta Arkeologia Historikoa sailen artean egindako lanari esker, mendiko igarogune honetan gizakiak izandako okupazioen segida luzea ezagutu ahal izan dugu: XIX. mendetik azken glaziazioaren amaierara artekoa.