San Adrian

Denboraren igarobidea

Arkeologia, Historiaurrea / Arkeologia indusketa

Abian

Araba eta Gipuzkoa arteko mugan dagoen toki enblematiko honek Paleolitotik hasi eta XIX. mendera arteko iraganaren aztarnak jasotzen ditu. Urte askoan Arkeologiako gure taldeak lurpetik ateratako material arkeologikoek agerian utzi dituzte gure herrialdeko historiak bizi izandako pasarteak.

Besteak beste, toki honetan duela 14.000 urteko ehiztari biltzaileak, lehen artzainen materialak eta XIX. mendeko mikeleteen mugaldeko postua aurkitu ditugu. Eta hori guztia Karlos V.ak Erdi Aroan zeharkatzen zuen galtzada kokatuta dagoen ingurunean topa dezakegu.

Arkeologia historikoa da ebidentzia zientifikoetan oinarrituta iragana ezagutzea ahalbidetzen digun zientzia. Zehatzago esanda, aro historikoko aztarnategi arkeologikoetan berreskuratutako materialen ikerketaren bidez. Gure lanaren muga kronologikoak erromatarren garaian kokatuta daude eta gaur egun artekoak jasotzen dituela esan dezakegu.

Boluntarioak dira esparru honetan egiten dugun lanaren oinarria. Urtero, unibertsitateko ikasleek gure aztarnategietan parte hartzen dute praktikak eginez. Esperientzia hori haien bokazioa bideratzeko lagungarria da.

Proiektu honetan parte hartu nahi duzu?

Ziur ekarpen asko egin ahal dezakezula eta gure taldean nahi zaitugu.

Laguntzaileak

Aranzadi Elkarteak zuzentzen ditu Espainiako estatuan egiten dituzten indusketa asko. Hain zuzen ere, Estatu osoko unibertsitate askorekin aritzen da elkarlanean bertako ikasleek praktika homologatuak eginda in situ ikasteko aukera izan dezaten.

Egunerokotasunaren arkeologia

Lurrak mugitzea eragiten duen edozein obratan egon daitezke iraganeko aztarnak. Horretarako, arkeologia historikoko gure taldeak tokia dokumentatuz egiten du lan honako hauen bidez: zundaketak, kontrol arkeologikoak, ikerketa historiko-arkeologikoak eta dokumentalak.

Horretaz gain, beste lan hauek ere egiten ditu: Higiezinaren balorazioa, hirigintzako planteamenduen gaineko aholkularitza edo inbentarioak eta ondare mailako katalogazioak.

Informazio gehiago behar baduzu, ez izan zalantzarik.

Zalantzak argitu eta zure galderei erantzungo diegu.