Bihotz Berdeak

Gipuzkoako gazte naturalistentzako programa

 

Babeslea:

Kutxa Fundazioa Sociedad de ciencias Aranzadi Real Sociedad de Futbol Fundazioa

urria

2026

ekaina

2027

Abian

Naturarekiko sentsibilitate eta interes komunak dituzten beste gazteekin ezagutzarako leiho berriak zabaltzeko aukera.

Zer da Bihotz Berdeak?

Bihotz Berdeak 12 eta 15 urte bitarteko gazte naturalistei zuzendutako programa da, berezkoa duten naturarekiko ezagutza eta zaletasuna sustatzea helburu duena. Urria eta ekaina bitartean, askotariko diziplinak lantzeko irteera ezberdinak antolatzen dira hilean behin, igande goizetan, Gipuzkoako naturagune eta txoko ezberdinetara.

Gazteei urte beteko ibilbidea proposatzen zaie, ondoren, bakoitzaren interesak, nahiak eta aukerak jorratzen jarraitzeko bidea bilatzen lagunduz.

  • Gai bakoitzeko adituek gidatutako saioak, euskaraz.
  • Lagunarteko giro batean, ezagutzarako leiho berriak irekiko ditugu, ekoaktibismoa bultzatzearekin batera.
  • Esperientzia plazeretik bizitzea eta gazteek berezkoa duten natur zaletasunari jarraipena ematea lehenesten du egitasmoak, teoria eta praktika uztartzen dituzten saioen bitartez.
  • Horrez gain, programak lagun berriak egin eta pasioak partekatzeko aukera emango dizue.

Bihotz Berdeak proiektuaren helburuak

  1. Bihotz Berdeen interesguneetan sakondu eta natur arloetan ezagutza zabaltzea

  2. Gainontzeko Bihotz Berdeekin harremana eratzea

  3. Naturan bizitako esperientzien bidez ikuspegi ekozentrista garatu eta biodibertsitatearen garrantziaz jabetzea.

  4. Aliatu eta adituen parte hartzea sustatzea, erreferente gisa jardunez.

Izen-emateak

2026 – 2027 ediziorako izen-emateak ZABALIK daude.

Prezioa: 315 €

% 25eko deskontua kasu hauetan:

  • Familia ugaria.
  • Guraso bakarreko familia.
  • Bi anaia edo gehiago apuntatzen badira.

Gogoan izan plaza mugatuak direla. Programak gazteei lagun berriak egiteko eta pasioak partekatzeko aukera emango die. Hurrengo ikasturteko programa laster egongo da eskuragarri. Eredu bezala, hauek izan dira azken bi edizioetako programak:

Bihotz berdeak

Bihotz Berdeak proiektuan parte hartzeko formularioa bete

Sariak eta lankidetza

2024an, Bihotz Berdeak programak Eusko Jaurlaritzaren lehen STEAM saria lortu zuen "Entitate Sozioekonomikoek sustatutako STEAM hezkuntza ekimenak" kategorian.

Proiektua 2020an hasi zen, Kutxa Fundazioak sustatuta eta Aranzadi Zientzia Elkartearekin batera kudeatuta. Prozesuan zehar bidelagun izan ditugu Real Sociedad Fundazioa, Gipuzkoako Foru Aldundia, Ihobe, Geoparkea eta Neiker edo bestelako elkarte eko-aktibista batzuk.

Beraiekin eta Bihotz Berdeekin batera sare bat sortu dugu urte guzti hauetan, talentu naturalista eta STEAM bokazioak ekoalfabetizatu, naturan gozamena erraztu eta berau babesteko kontzientzia sortzeko.

Ohiko galderak

  • Nori zuzenduta dago programa?

Naturarekiko sentsibilitatea duten 12 eta 15 urte bitarteko gazte naturalistei zuzenduta dago.

  • Zein da irteeren maiztasuna?

Irteerak hilean behin egiten dira, igande goizetan, urritik ekainera bitartean.

  • Zein hizkuntzatan egiten da?

Saio guztiak euskaraz burutzen dira, gai bakoitzeko adituek didatuta.

  • Non egiten dira ekintzak?

Gipuzkoako naturagune eta txoko ezberdinetan barrena egiten dira irteerak.

  • Nork antolatzen du?

Kutxa Fundazioak sustatutako proiektua da, Aranzadi Zientzia Elkartearekin batera kudeatua.

KOLABORATZAILEAK:

gipuzkoa-foru-aldundiagnaturaldia-zinemamaterneikergipuzkoako-parketxeakgeoparkeaLurpea Garbi ElkarteaHaritzalde