Astronomia, Herpetologia, Historiaurrea / Ingurumen hezkuntza
Bihotz Berdeak


Ordua
10:00
Tokia
Salneurria
315€
Bihotz Berdeak 12 eta 15 urte bitarteko gazte naturalistei zuzendutako programa da eta gazte hauek duten zaletasunari aukera berriak ireki nahi dizkio. Natura aztertzeko diziplinak landuko dituzte, hala nola: herpetologia, ornitologia, biziraupena, espeleologia, edafologia eta entomologia, ilustrazio zientifikoa eta etnografia.
Adituen eskutik eta hainbat Gipuzkoako naturgunetan murgilduta, igandeetako 13 saio edo irteeratan, ezagutzarako leiho berriak irekiko ditugu eta eko-aktibismoa bultzatuko dugu ere bai. Horretaz gain, programa honek aukera emango die lagun berriak egin eta pasioak partekatzeko!

Bihotz berdeak
Bihotz Berdeak proiektuan parte hartzeko aurrematrikula formularioa bete
GALDETEGIA erantzun behar da programan parte hartzeko eta aurrematrikularekin bidali erantsita.
Bekak eta deskontuak:
- Aurretik Eusko Jaurlaritzak emandako beka bat jasotzen dutenentzako laguntzak ditugu. Kasu horretan, jar zaitez harremanetan Aranzadirekin.
- Gainera, % 25eko deskontua aplikatuko zaie bigarren anai-arrebei, familia ugariari edo guraso bakarreko familiari.
2025/26eko programa
- Urriak 26: Orientazioa
- Azaroak 23: Mater Ontzia
- Abenduak 14: Paleontologia
- Urtarrila: Asteburua naturan
- Otsaila: Espeleologia
- Martxoa: Ornitologia
- Apirila: Geoparkea
- Maiatza: Herpetologia
Ekoaktibismoa (datak zehazteke):
· Gnat
· Itsaspeko zinea
· Haritzalde