Herpetologia
Anfibioak eta narrastiak ornodun talde mehatxatuenak izan arren, gutxien ikertzen direnak dira. Bizi diren habitatekiko menpekotasun handia dute biek, eta, beraz, kutsadurak, espezie exotikoek eta klima-aldaketak bereziki eragiten diete.
Ikerketa lerroek portaeraren ekologia eta erantzun immunitarioa dute ardatz modura, antropizatutako habitatei loturik: agrokimikoen, baso-landaketa aloktonoen, klima aldaketaren eta ingurune urbanoen eragina aztertuz.
Anfibio eta narrastien prospekzioak eta inbentarioak egitea beharrezkoa da bazkide eta kolaboratzaileen laguntzaz. Habitataren kudeaketa, jarraipena eta populazioaren kontserbazio-egoeraren azterketa ere egiten dugu.
Gure helburuak
- Anfibio eta narrastien ekologia ebolutiboaren eta kontserbazioaren biologiaren ikerketa zientifikoa.
- Mehatxupean dauden populazioen kontserbazio egoeraren jarraipena eta kudeaketa lanak.
- Ekologia ebolutiboaren eta kontserbazioaren biologiaren testuinguruan difusio, dibulgazioa eta formazio zientifikoa, eskola mailatik hasi eta maila profesionaleraino.
Herpetologia sailean adituak ditugu zuri laguntzeko
Zalantzak argitu eta zure galderei erantzungo diegu.
Gure proiektuak
Herpetologia sailean praktikak egin nahi al dituzu?
Ziur ekarpen asko egin ahal dezakezula eta gure taldean nahi zaitugu.
Gure ibilbidea