Eskoletako Urmaelen Sarea

Babeslea:

Kutxa Fundazioa Ingurugela
Laborategi naturala eskolan bertan

Herpetologia / Ingurumen hezkuntza

Abian

Urmaelak edo putzuak animalia askoren biziraupenerako ezinbesteko habitatak dira, eta desagertzen ari dira. Anfibioetan eta narrastietan espezialista den Aranzadiko taldeak urteak daramatza urmaelen sarea eraikitzen animalia horien bizi-kalitatea hobetzeko asmoz, haien biziraupena egoera kritikoan baitago.

Eskoletako Urmaelen Sarea ikastetxeei zuzendutako hezkuntza-proiektua da. Lan horren bidez, HHtik hasi eta unibertsitatera arteko etapa guztietako ikasleek jarduerak urmaelen inguruan egin ahal izango dituzte. Hezkuntza eta ingurumena bateratzen dituzten jarduerak dira.

Edozein ikastetxe bihur daiteke sare horretako kide! Egin ezazu bat!

Zertarako balio dute urmaelek?

  1. Europako legeriek babestutako espezieak eta espezie mehatxatuen Euskadiko eta Nafarroako katalogoa kontserbatzeko. Espezie horietako batzuk dira hauek: hegoaldeko zuhaitz-igela, apo lasterkaria, baso-igel jauzkari eta apo ezproiduna.
  2. Natura 2000 Sarearen baitako guneetan biodibertsitatea Urmaelak ekosistema erakargarriak dira eta, oro har, biodibertsitatea handitzen laguntzen dute; izan ere, beste espezie batzuen habitatak ere hobetzen dituzte: saguzarrak, sugeak, sorgin-orratzak, hegaztiak...
  3. Ingurumenarekiko eta biodibertsitatearekiko errespetuan hezteko.

Urmaelak Natura 2000 Sareko hainbat tokitan egin ditugu:

Errege Bardea, Aiako Harria, Ulia-Jaizkibel, Gorbeia eta Arabako hegoaldeko mendiak.

RED DE CHARCAS

Baina lana ez da hor amaitzen...

Ikerketa ezinbestekoa da gure lanerako eta gure proiektu zientifikoen emaitzak dira lantzen ditugun gai nagusiak argitzen laguntzen digutenak. Urmael bat egin ondoren, lana ez da hor amaitzen. Ezinbestekoa da urmaelen jarraipena egitea helburu genuen espeziearen eta, oro har, biodibertsitatearen egoera hobetzea lortu dugun jakiteko.

Hegoaldeko zuhaitz igela Donostian, Orion eta Usurbilen bakarrik bizi dela

Ba al zenekien…?

Hegoaldeko zuhaitz igela Donostian, Orion eta Usurbilen bakarrik bizi dela

EAEn galtzeko arriskuan dagoen afrikar jatorriko espezie bat da, Mediterraneoan azken glaziazioaren ondoren sartu zena eta Donostialdean isolatuta geratu zena.

Proiektu hau babestu nahi dut

Zure laguntzak gure gizartea eta ingurune naturala aurrera egiten duten proiektuetan lanean jarraitzeko aukera ematen digu.