HIRILIFE
Hirietako biodibertsitatea
Botanika, Entomologia, Herpetologia, Mikologia, Ornitologia / Hiriko biodibertsitatea
Abian
HIRILIFE Aranzadi Zientzia Elkarteko sailen arteko proiektua da eta hirietako biodibertsitatea sustatu eta kontserbatzeko beharren inguruan ikertu, dibulgatu eta hezteko helburua du. Zehazki, HIRILIFEk helburu zehatz hauek ditu:
(1) Biodibertsitatearen banaketaren eta faunak hirira egokitzeko duen gaitasunaren inguruan ikertzea. Arlo honetan egiten ditugun lanak “hirietako ekologia” deritzonaren barruan sartzen dira.
(2) Hirietan eta herrietan dagoen ondare naturala dibulgatzea eta kontserbazioa sustatzea.
(3) Gizartea hiriko biodibertsitatearen inguruan sentsibilizatzea eta heztea, gure inguruan bizi diren espezieak ezagutzen ikasteko ikastaroak eta tailerrak barne.