Botanika
Euskal Herrian aberastasun botanikoa oso nabarmena dugu (>3000 landare) azalera txikia izanagatik, eta Europa osoko landareen bosten bat dugu bertatik bertara. Aberastasun hori azaltzen dute gure orografiak, geologia eta klima konplexutasunak, gure kokalekuak ematen digun lokailu izaerak (Pirinioak eta Kantabriako mendiak, Iberiar Penintsula eta Europa), eta milaka urtetako giza eraginak. Aberastasun hori, ordea, mehatxupean dago, klima aldaketaren, espezie inbaditzaileen, edota habitaten kudeaketa desegokiaren ondorioz. Testuinguru honetan, gure erronka nagusiak dira ondare botaniko horren guztiaren ezagutza, kontserbazioa eta gizarteratzea.
Gure helburuak
- Euskal Herriko eta inguruko lurraldeetako flora eta habitaten banaketa, ekologia, sistematika eta bilakaera ikertzea eta eta ezagutzan sakontzea.
- Landare eta habitat mehatxatuen kontserbazio egoeraren eta arrisku faktoreen analisia egitea, eta horien kontserbazio eta berreskurapenenerako kudeaketa eredu jasangarriak sustatzea.
- Gure ondare botanikoaren zaurgarritasuna eta aberastasuna gizarteratzea eta partaidetza aktiboa sustatzea
Botanika sailean adituak ditugu zuri laguntzeko
Zalantzak argitu eta zure galderei erantzungo diegu.
Gure proiektuak
Proiektu nabarmena
Phylopyr
Ingurumen hezkuntza
Espezieen jarraipena
Ingurumen hezkuntza
Hiriko biodibertsitatea
Hazi bankua eta landare mehatxatuen kontserbazioa
Habitaten zein espezieen kontserbazioa eta errestaurazioa
Botanika sailean praktikak egin nahi al dituzu?
Ziur ekarpen asko egin ahal dezakezula eta gure taldean nahi zaitugu.
Gure ibilbidea