Phylopyr

Bere helburu nagusia Pirinioetako loredun landare guztien informazio genetikoa lortzea da

maiatza

2023

iraila

2024

Abian

PHYLOPYR proiektua oinarrizko ikerketa proiektua da eta Pirinioetako landare loredun (angiospermo) guztien informazio genetikoa lortzea du helburu. Gainera, informazio hori komunitate zientifikoaren eta, oro har, gizartearen eskura jartzea ere du xede.

Sekuentzia genetiko horiek erreferentziazko Herbario batean gordetako plegu bati, eta DNAren Banku Nazionalean gordetako DNA erauzketa bati lotuta egongo dira.

Proiektuaren lehen fasean, 4.000 taxoi baino gehiagoko zerrenda batetik 1.000 espezie hautatuko dira analisi genetikoak egiteko. Horretarako, lehentasuna emango zaie katalogatutako espezieei, espezie bakanei edo endemikoei, edo kontserbaziorako edo ikerketarako interes berezia dutenei.

1. Irudia. Ezkerrean: Androsace cylindrica espeziearen kuxina, endemismo piriniarra. Eskuinean: Taraxacum gasparinii espeziearen haziak sakabanatzeko prest. Iturria: Victor Ezquerra.

Ondoren, hautatutako 1.000 espezieen pleguak biltzea izango da hurrengo urratsa. Lan hori Pirinio osoan zehar egingo da eta kolaboratzaile talde zabal baten laguntzaz egingo da, besteak beste: IPE-CSIC, UPV/EHU, GAN-NIK, Sestaoko Zientzia Elkartea, CBD, Olarizuko Lorategi Botanikoa… (2. irudia)

2. Irudia: PHYLOPYR proiektuaren ikerketa eremua. Iturria: https://www.opcc-ctp.org/es/geoportal

Plegu guztiak bildu eta prozesatu ondoren, laginak laborategian aztertuko dira, eta, besteak beste, honakoak egingo dira: DNA erauzketak, genotekak sortzea, hibridazioa, anplifikazioa eta sekuentziazioa. Lortutako datu guztiak sarbide libreko plataformetan argitaratuko dira, GBIFen edo GeneBanken adibidez.

Azkenik, hainbat dibulgazio-jarduera egingo dira, hala nola, komunikazioak kongresu zientifikoetan, elkarrizketak komunikabideetan, dibulgazio-materiala sortzea, sare sozialetan proiektuaren berri ematea…

Horregatik guztiagatik, PHYLOPYR proiektuak ikerketarako oinarrizko informazioa sortzeaz gain, bilduma biologikoen beharra ere nabarmendu nahi du, hala nola, herbarioen garrantzia: kontserbazioan erabiltzeko, landare-aniztasuna interpretatzeko, klima-aldaketa aztertzeko… eta, kasu honetan, landare-DNA lortzeko eta kontserbatzeko.

3. Irudia: ARAN herbarioaren argazkia.