Oiangu Natur Eskola

Babeslea:

Ordiziako udala
Natura eta hezkuntza

Botanika / Ingurumen hezkuntza

Abian

Ikasleei tokiarekiko eta naturarekiko lotura afektiboa garatzen laguntzea da proiektu honen helburu nagusia. Horretarako diseinatutako jarduerek herriko biodibertsitatea lantzen dute eta hainbat printzipio pedagokiko dituzte oinarri; naturarekiko hartu-emana, edukiak in situ behatzea, jarduerak burutzeko elkarlana ezinbestekoa izatea, jarduerak umeen motibazioa pizteko diseinatuta egotea, ikasle/hezitzaile ratioak zaintzea eta naturan gertatzen den jolas libreak zein hezitzaile-ikasle arteko komunikazio motari harreta jartzea.

Natur Eskola honetako jarduerak momentuko beharrizaren arabera moldagarriak dira, izan ere, helburu nagusia da gidari-ikasleek esperientzia positibo bat izatea natura eta lagunez inguratuta. Noski, aukera hau natur zientzien inguruko jakin-mina sustatzeko baliatzen dute egitasmo honen sortzaileek.