Aran herbarioa

Euskal Herriko landare bilduma osatuena

Botanika /

Abian

ARAN Herbarioa 1980. urtean sortu zen Euskal Herriko landaredia ezagutzeko helburuarekin. Bertan 1906tik hartutako landare baskularrak gordetzen dira eta egun 80.000 plegu inguru daude, gehienak Euskal Herrikoak; baina Iberiar Penintsulako, Europako eta munduko beste hainbat herrialdetako landareak ere badaude.

Gaur egun, herbarioko pleguen Argazki Bilduma ere bada, 3.597 argazkikoa.

Herbarioaren sorrerarekin ARAN Datu Basea sortu zen, non, Herbarioko pleguen datuak zein bestelako aipu bibliografikoak biltzen baitiren. Azken horiei dagokienez, 202.416 dira ARAN Datu Baseako aipuak.

Datu horiek guztiak, era berean GBIF atarian bilduta daude. Aipatutako guztiaren helburu nagusia da landarediaren inguruan sortutako informazioa gorde eta datuak eskuragarri izatea, arlo honetan garatu daitezkeen hainbat ikerketari laguntzeko.

Proiektu honetan parte hartu nahi duzu?

Ziur ekarpen asko egin ahal dezakezula eta gure taldean nahi zaitugu.