Phylopyr Advance

Bere helburu nagusia Pirinioetako loredun landare guztien informazio genetikoa lortzen jarraitzea da.

Botanika / Herbarioa, Habitaten jarraipena eta kontserbazioa

Abian

PHYLOPYR ADVANCE proiektua oinarrizko ikerketa proiektua da eta Pirinioetako landare loredun (angiospermo) guztien informazio genetikoa lortzea du helburu. PHYLOPYR proiektuaren jarraipena da, eta dagoeneko hasi da lehen emaitzak ematen, 1095 espezieren sekuentziak gordailu publikoetan igota baitaude, denera pìrinioetako landare loredunen %30.

Lan hori Pirinio osoan zehar egingo da eta kolaboratzaile talde zabal baten laguntzaz egin da, besteak beste: IPE-CSIC, UPV/EHU, GAN-NIK, Sestaoko Zientzia Elkartea, CBD, Olarizuko Lorategi Botanikoa…

1. Irudia: 2025ean bildutako landareen kokapena. Iturria: GBIF.

Plegu guztiak bildu eta prozesatu ondoren, laginak laborategian aztertu dira, eta, besteak beste, honakoak egin dira: DNA erauzketak, genotekak sortzea, hibridazioa, anplifikazioa eta sekuentziazioa. Sekuentzia genetiko horiek erreferentziazko Herbario batean gordetako plegu bati, eta DNAren Banku Nazionalean gordetako DNA erauzketa bati lotuta egongo dira. Gaur gaurkoz, GenBank izeneko gordailu publikoan 1095 espezieren sekuentziak daude igota, eta hori Pirinioko landare loredunen ia %30 da (2. Irudia). Lehentasuna eman zaie katalogatutako espezieei, espezie bakanei edo endemikoei, edo kontserbaziorako edo ikerketarako interes berezia dutenei.

2. Irudia: GenBankera igotako datuak.

Azkenik, hainbat dibulgazio-jarduera eta bilketa kanpaina egin dira, hala nola, Lakorako (Zuberoa) irteera, Cerdanyako (Okzitania) irteera (3. Irudia), SEBOTeko kongresuan parte hartzea,...

3. Irudia: Cerdanyan (Okzitania) egindako bilketa kanpaina.

Horregatik guztiagatik, PHYLOPYR ADVANCE proiektuak ikerketarako oinarrizko informazioa sortzeaz gain, bilduma biologikoen beharra ere nabarmendu nahi du, hala nola, herbarioen garrantzia: kontserbazioan erabiltzeko, landare-aniztasuna interpretatzeko, klima-aldaketa aztertzeko… eta, kasu honetan, landare-DNA lortzeko eta kontserbatzeko.

4. Irudia: ARAN herbarioaren argazkia

Proiektu hau babestu nahi dut

Zure laguntzak gure gizartea eta ingurune naturala aurrera egiten duten proiektuetan lanean jarraitzeko aukera ematen digu.