Astronomia

Sail hau Gipuzkoako erreferentziazko zentro nagusia da zientzia honen zaleentzat eta, oro har, gizartearentzat. Astronomia maite duten dozena bat pertsona daude, horien artean goi mailako tituludunak eta behatzaile eskarmentudunak.

Giza talde honek gogotsu jarraitzen ditu zeruko fenomenoak, eta bokazio berezia du unibertsoaren handitasuna jendartera zabaltzeko eta hurbiltzeko.

Esteka honetan gure zeruko hileroko efemerideak aurkituko dituzu. Sail honetako kideek egindako dibulgazio-lana da.

Gure helburuak

  1. Astronomiaren ezagutza zabaltzea.
  2. Herritarrak argi-kutsaduraren arazoaz sentsibilizatzea.
  3. Astroargazkigintza.

Astronomia sailean adituak ditugu zuri laguntzeko

Zalantzak argitu eta zure galderei erantzungo diegu.

Ezagutu taldea

Gure proiektuak

Astronomia sailean praktikak egin nahi al dituzu?

Ziur ekarpen asko egin ahal dezakezula eta gure taldean nahi zaitugu.

Gure ibilbidea

1954

Lehenengo behaketak

Aranzadiko 2 kidek, zehazki Joaquín Gómez de Llarenak eta Antonio Vega de Seoanek zeruan lehertu zen bolido bat ikusi zuten.

1965

Sailaren sorrera

Manuel Labordek, Aranzadiko sortzaileetako batek, Elkarteko hainbat kiderekin batera sortu zuen soilik astronomiara bideratuta dagoen saila.

1967

Astronomia saileko 1. Presidentea

Ignacio de Cárdenas Díaz de Espada  izendatu zuten sail berriko presidente. Bere helburua zeruko fenomenoetan interesa duten pertsonak biltzea zen, iritziak, ezagutzak, esperientziak eta behaketak partekatzeko.

1968

Behaketa astronomikoak egiteko lehenengo irteerak

Donostian egin zituzten behaketak, Orion nebulosa, Jupiterreko sateliteak eta Andromeda galaxia ikusteko.

1969

Astronomia sailaren lehenengo etaparen amaiera 

Kideetako askok bizitokia aldatu zutenez, saileko jarduerak eten egin ziren.

1977

Astronomia sailaren birfundazioa

Beste talde batek erabaki zuen Aranzadi Zientzia Elkartearen barruan ikerketa astronomikoak berraktibatzea. Batzuk aurreko saileko kideak ziren, eta beste batzuk sortu berria zen Gipuzkoako Astronomia Elkarteko kideak ziren. María Luisa Prieto izan zen lehenengo presidentea eta amateurren talde hasiberriaren hainbat jarduera sustatu zituen.

1978

Astronomia aldizkaria

“Astronomia Aldizkaria” editatzen hasi ziren, bi hilean behin argitaratzen zuten eta aldi bakoitzean 85 eta 100 ale artean egiten zituzten. Zirkular horrek antzeko beste talde batzuekin harremanak egiteko balio izan zuen.

1978

Astronomiaren inguruko II. jardunaldi nazionalak 

Donostian izan zen Astronomiaren inguruko II. Jardunaldi Nazionala. Sailak antolatu zuen eta lehen aldia zen hirian maila horretako ekitaldi astronomiko bat egiten zela.

1979

Saila Arbideko dorreetara lekualdatzea

1988

Filipinetara bidaia

Saileko hainbat kide Filipinetara joan ziren martxoaren 18ko eguzki-eklipsea aztertzera.

1989

Gaueko behaketa publikoak

Fenomeno astronomiko esanguratsu bat zegoen guztietan, Aranzadik kalera ateratzen zituen teleskopioak herritarrei interesa piztuz. Hala nola eguzki- edo ilargi-eklipsea zegoenetan; kometa bat igarotzen zenean, Okazaki-Levy-Rudenkoren kasuan esaterako; edo izar-euria edo planeten konjuntzioa zegoenetan. Lehen aldiz, jende askok sekula imajinatuko ez lukeen bezala ikusi ahal izan zuen zerua.

1991

Aranzadiko lehenengo Astronomia Jardunaldiak

Aranzadik Lehenengo Astronomia jardunaldiak antolatu zituen eta gaur egunera arte jarraitu dute egiten.

1994

Eguzki eklipse partziala

Saila bitan banatu zen behatzeko: Nafarroan eta Gipuzkoan. Teleskopioetara pantaila berezi batzuk erantsi zituzten, bertan bildu zen jendeak fenomenoa hobeto ikus zezan.

1994

Shoemaker Levy Kometa

Shoemaker-Levyren jarraipen oso zehatza egin zuten. Jupiterren kontra jo zuen kometak.

1995

Hale-Boop eta Hykutakeren behaketa

Paseo Berrian, 3.000 pertsonatik gora bildu ziren ikuskizun zoragarri hori ikusteko.

1998

Kutxaespazioarentzako aholkularitza

Kutxaespazioaren museoan planetarioa eraikitzeko aholkularitza lanetan aritu zen saila.

1999

Eguzki eklipsearen behaketa

Behaketa publikoa antolatu zuten, Donostiako Udaletxeko terrazatik eguzki-eklipsea ikusteko. Donostia zen eklipsea ikusteko hiririk egokiena eta milaka pertsona joan ziren. Gainera, tokiko eta estatu mailako hainbat telebista ere bertaratu ziren.

2000

Dibulgazio astronomikoaren erreferenteak

Elhuyar aldizkarian parte hartu zuten eta elkarlanean hasi ziren hainbat komunikabiderekin, prentsan artikuluak argitaratuz, irratsaioetan hitza hartuz edo telebista saioetan agertuz.

2001

“Ipar zeruko argiak" Munibe monografikoaren argitalpena

Aurora borealak ikusteko egin zuten espediziotik sortu zen monografikoa argitaratu zuten.

2003

Argiaren kutsaduraren inguruko ikerketak

2004

Tanta beltzaren behaketa

Venus eguzkiaren aurretik igaro zen unea behatu zuten.

2005

Argiaren kutsadura

Energiaren Euskal Erakundearekin eta Gipuzkoako Aldundiarekin hitzarmena sinatu zuten argiztapen sistemaren inguruko ikerketa egiteko, energiaren erabilera jasangarriaren ikuspuntutik.

2006

Liburuaren argitalpena

“Kanpo-argiteriaren instalazioetan energiaren zentzuzko erabilera eta argi-poluzioari buruzko iritziak"

2010

Hitzartea

Eusko Jaurlaritzaren argiaren kutsaduraren ingurukoa

2013

Astronomia eta astroargazkilaritzaren inguruko erakusketa

2016

Yuri´s night

2016

Starlight gaua 

2017

Behaketa Urgullen

2019

Globo estratosferikoaren jaurtiketa 

Globo estratosferikoaren jaurtiketa diseinatu zuten Getariatik.

2019

Argiaren kutsaduraren inguruko erakusketa

2021

Elkano Euskal Planisferioa