Elkano Euskal Planisferioa

Babeslea:

Elkano Fundazioa Kutxa Fundazioa Berria
Gure planisferioa. 43 Paraleloa

Astronomia / Behaketa astronomikoa

urtarrila

2020

abendua

2021

Bukatua

Juan Sebastian Elkano euskal itsasgizonak 1522an amaitu zuen munduari emandako lehen itzulia. XVI. mendeko itsasgizon abenturazale haiek astronomiari oso lotuta bizi ziren; bidaia handi haietan orientatu ahal izateko, izarrak ezagutu behar zituzten. Horretarako, hainbat tresna erabiltzen zuten: astrolabioa edo itsasorratza, adibidez.

Gaur egun, aldiz, zeruko mapa ezagutzeko, planisferioak erabiltzen ditugu. Planisferioa gaueko gure zerua ezagutzeko zeruko mugimenduak ulertzeko funtsezko tresna da.

Aranzadiko Astronomia saileko taldeak diseinatu du lehen euskal planisferioa. Horixe da gure paraleloan kokatuta dagoen euskarazko planisferio bakarra. Gure zeruan ikusgai dagoen informazio guztia jasotzen duen lehen planisferioa (eta bakarra) da.

Ostiral Astronomikoak: Hasiberrientzako astronomia

Sail honek urte ugari daramatza astronomiaren misterioen berri ematen eta behaketa astronomikoak egiten ditu teleskopioekin misteriotsua eta interesgarria den zientzia honetan lehen hastapenak emateko.

Gure astronomoen taldeak galdu nahi ez ditugun zeruko gertakariak erakusten dizkigu: Pertseidak edo Done Laurendiren malkoak, eklipseak, galaxiak Corona Borealis delakoa, planetak, lerrokadura, geminidak edo espazioko misioak besteak beste.

Ostiral Astronomiko horietan, hilabete bakoitzeko efemeride astronomikoak errepasatzen ditugu.

Ipar izarra

Ba al zenekien…?

ipar izarra aldakorra dela

Duela 4.800 urte, Ipar izarra Thuban (alfa Draconis) zen. Gaur egungo Ipar izarra Polaris da eta 13.600. urtean, Ipar izarra, Vega (alfa Lyrae) izango da eta posizio horretan 3.000 urte inguru mantenduko da.

Astronomia-jardunaldiak hasiberrientzat eta afizionatuentzat

Urrian egiten ditugun Jardunaldi Astronomikoen helburua izaten da astronomiazale gipuzkoarrentzako topagunea izatea haien esperientziak partekatu eta emaitzak aurkez ditzaten. Gainera, espazioaren zientzien hedapena bultzatu nahi dugu behaketa publikoen eta prestakuntza arloko tailerren eta hitzaldien bidez.

Jardunaldi hauetan, gure astronomiarekin lotutako gai askori buruz hizketan aritzeko aukera izan dugu.

Astronomia-ikastaroak... baita neska-mutilentzat ere.

Astronomiako onlineko ikastaroak oso tresna baliotsua dira zientzia misteriotsu honetan lehen urratsak emateko. Aranzadiko astronomia-taldeak onlineko ikastaroak eskaintzen ditu gure planetatik aldentzeko eta kanpoaldeko errealitateak ezagutzeko aukera izan dezazun.