Astronomia / Dibulgazioa eta formakuntza, Behaketa astronomikoa
Behaketa astronomikoa Oiangun
Ordua
19:30
Tokia
Oiangu Parkea (Ordizia)
Salneurria
Doan
19:30-21:00. Gaueko behaketa. (Ez da beharrezkoa izena ematea)
Astronomia saileko kideek mota ezberdinetako teleskopioak ekarriko dituzte eta horiei esker zeruko elementu ezberdinak ikusi ahal izango ditugu: izarrak eta konstelazioak, Ilargiaren kraterrak, Jupiterren sateliteak, Marte, Saturnoren eraztunak, Andromeda galaxia eta beste zeruko objektu batzuk behatu ahal izango ditugu. Azken hau eguzkiaren argia desagertzearekin batera hasiko da.
Benetan ekintza bitxia eta interesagarria da eta etortzera gonbidatzen zaituztegu.
Hizkuntza: Elebitan
Publikoa: orokorra
Doan, ez da izenik eman behar
Eguraldiak laguntzen ez badu ekintza bertan behera geratuko da.