Eratostenesen makila - Zientzia Elkarrizketak

Babeslea:

DIPC Eureka Zientzia Museoa

Astronomia / Dibulgazioa, Behaketa astronomikoa

Abian

Eratostenesen makila - Zientzia Elkarrizketak zientzia dibulgazioko programa bat da, astronomiari, astrofisikari, kosmologiari eta hurbileko beste zientzia batzuei berariaz eskainia. Hitzaldi ziklo hau hileko bigarren asteartean izango da, 18:30ean, Eureka Zientzia Museoan.

Ba al zenekien…?

Eratostenes izan zela Lurraren diametroa eta zirkunferentzia kalkulatzen lehena

Eratostenesek duela 2200 urte neurtu zuen Lurraren zirkunferentzia, makila batek proiektatutako itzala erabiliz.

Ia egunero ikus dezakegu astronomiaren arloko albisteren bat komunikabideetan eta albiste horiek ez dira erabat ulertzen. Horregatik sortu da Eratostenesen Makila - Zientzia Elkarrizketa Eureka Zientzia museoarekin eta DIPCrekin elkarlanean. Dibulgazio-programa honen helburua arlo honetako ikerketarik puntakoena herritarrei hurbiltzea izango da, modu egiazkoan eta publiko orokorrarentzat ulergarriagoan. Proiektuaren arduradunak Virginia García eta Eduardo Zubia izango dira, Aranzadi Zientzia Elkarteko Astronomia Saileko kideak, eta, horretarako, beste ikertzaileen laguntza izango dute, beraien lana azalduz. Era berean, herritarren zientzia-proiektuei balioa emango zaie, edoizen pertsonak parte hartu ahalko dezake, eta, horrela, zientziaren eta gizartearen artean elkarrizketa arina izaten lagunduko da.

Dibulgazio-saio irekiak eta doakoak izango dira, eta 90 minutu inguruko iraupena izango dute. Bertan, hurrengo hilabetean ikusgai egongo den zeruaren deskribapen laburra egingo da. Halaber, objektu astronomiko nabarmenenak aurkeztuko dira, zientzialari herritarrek egindako astrofotografiak aztertuz. Astronomiari eta astronautikari buruzko albiste nabarmenenak komentatuko dira, bai komunikabideetan agertzen direnak eta azalpen arrazoituagoa merezi dutenak, bai garrantzitsuak izan arren oharkabean pasatzen direnak. Gainera, ikertzaileak gonbidatuko dira beren lanei buruz hitz egiteko.

Saioak streaming bidez emango dira eta Youtuben grabatu eta eskeiniko dira, ondoren ikusi nahi dituenarentzat.

Aldizka, autobus-txangoren bat egingo da ikerketa-zentroak bisitatzeko, hala nola Teruelgo Javalambre behatoki astronomikoa edo LSC (Canfranceko lurpeko laborategia).