Aiak Gerra Zibileko errepresaliatuak omentzen ditu

Aranzadi

Astelehena, 2015eko ekainaren 1a — CEST

Irakurketa: 2 minutu

Udaleko ordezkariek maiatzaren 20ean egin zen Osoko Bilkuran erabaki zuten 1936ko frankisten Estatu kolpea gaitzestea eta aiarren oroitzapena eta duintasuna jendaurrean aitortzea.

Horretaz gain, Eneko Sanz, Aranzadi ZEko historialariak bere liburua aurkeztu zuen Aia 1936. Errepresio frankista eta Giza eskubideen urraketa.

Liburu honek duela ia 80 urte Aian gertatutako egiara hurbiltzeaz gain, sekula aipatu ez diren zenbait lagunen ibilbidea erakutsiko digu. Lan hau kolektiboa izan da, aiarrek emandako testigantza ugariei esker egindakoa. Eta bertan testigantza gusto horien DVDa banatu zen.

Mikel Markez abeslariak abesti hunkigarri batekin batu zen omenaldian, Gabino Alustiza, 1936an Hernaniko hilerrian fusilatua izan zen alkate aiarraren koadro batean aurrean.

Familiarrei pergamino batzuk banatu zitzaizkien omenaldian zehar, non Udalak ziurtasun ofiziala ematen du biktimek jasandako sufrimentuari.