Alegiako udalak herriko memoria berreskuratu du Gerra Zibilari buruzko liburuaren aurkezpenarekin

Aranzadi

Asteartea, 2019eko martxoaren 26a — CEST

Irakurketa: 1 minutu

Alegiako Udalak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak elkarlanean egindako “Alegia, Giza Eskubideen zapalketa eta errepresioa Gerra Zibilean eta Lehen Frankismoan 1936-1945” liburua eskuragarri dago Alegiako udaletxean. Liburua nahi dutenek eta martxoaren 23an egin zen aurkezpen ekitaldirako etxeetan banatu zen gonbidapen txartela dutenek, doan jaso ahal izango dute. Aldiz, gonbidapen txartela ez dutenek 10 euro ordaindu beharko dituzte liburua hartzerakoan. Liburuan biltzen diren testigantzak eskaini dituzten familietakoren batek ez badu oraindik liburua eskuratu, udaletxean doan emango zaie.

.