Amaiurren memoria demokratikoa erakusketa batean

Aranzadi

Larunbata, 2021eko abuztuaren 7a — CEST

Irakurketa: 3 minutu


Erakusketa Aranzadi Zientzia Elkartearen komisariotzapean eta Baztaneko Udala, Amaiur Herria Elkartea eta Kultura eta Kirola Ministeritzaren laguntza jaso du erakusketak.


Kolaboradoreen artean Sabino Arana Fundazioa, Irujo Etxea, Javier Ciga Fundazioa Reno Unibertsitateko euskal ikasaketen departamentua eta EHUko Unibertistatea daude.


Elizondo, 2021eko abuztuaren 07an


Elizondok Nafarroako historian erreferentea den memoria toki garrantzitsu honen errekorrido historikoa biltzen duen erakusketa aurkeztu du.


Amaiur gaztelua, erresistentzia gunea edo Gerra Zibilean zehar gudarien … Amaiur Lauaxeta poetaren inspiraziorako olerkia ezaguna.


Juantxo Agirre, Aranzadi Zientzia Elkarteko Idazkari nagusiak eta erakusketaren komisarioak aurkezpeneko visita gidatuak azaldu zuenez “munduko herrialde guztiek dituzte oroimen-lekuak, eta horien inguruan, hainbat arrazoirengatik, era guz­tietako sentimenduak biltzen dira. Honakoak batzuetan kontrajarriak izaten dira, baina, dena den, herrita­rren interesa pizten dute. Amaiur leku horietako bat da; bere gazteluaren baitan ez zen Nafarroako Gerra galdu, Gernikan Gerra Zibila galdu ez zen bezalaxe. Hala ere, gizartearen zati handi batek bi leku hauek bere historia kolektiboaren erreferentetzat hartu ditu”. Leku historiko batek hainbeste sentimendu sortzen dituenean hartzen ditu, hain zuzen ere, oroimen-leku gisako bere sinbolismo eta dimentsioa.



Erakusketa honen bitartez, XX. mendearen hasieran askatasun demokratikoaren nahiz Errepublikaren defentsan borroka egin zuen belaunaldi batek Amaiur nola ulertzen zuen aurkeztu nahi da, modu sintetiko batean. Belaunaldi honen protagonistak adibidez Arturo Campión (1854 – 1937) humanista eta politikoa; Javier Ciga Echandi (1877 -1960) margolari eta politikoa; Manuel Irujo (1891 – 1981) politikoa; Serapio Esparza (1881 – 1969) arkitektoa ; Bittori Etxeberria politika eta feminista (1908 -1997) eta Kaputxinoen ordena (1888 -1990).



“Amayur” bataioia


Gerra Zibilean erresistentzian parte hartu zuen batailoetako bati “Amayur” izena jarri zioten, Nafarroako Erreinuaren konkistan, militarki hobe prestaturiko tropen aurrean, Amaiur­ko gaztelua eutsi zuten eta erregimen legitimoarekiko leialak izan ziren pertsonen omenez.


“Amayur” gudarostea Eusko Jaurlaritzaren agindupean zegoen, eta gainerako batailoiak bezalaxe, gerra-fronteen artean lekualdatuz joan zen lurraldearen defentsaren beharren eta estrategien arabera. 1936ko azarotik 1937ko abuztura arte egon zen aktibo.


Batailoia hildako gehien jasan zuen Eusko Gudarosteko batailoietako bat izan zen. Haren biktima kopurua 125 gudarikoa izan zela kalkulatzen da.


Bukatzeko aurkezepenean Juantxo Agirrek gogorarazi zuen erakusketa honek erreparaziorako keinu apal bat ere badela, “frankismoko altxamendu militarrari aurre egiteko Amaiurko erresistentzia bere egin zuten pertsonen sufrimenduari eta giza eskubideen urraketari aitormena egite aldera. Hauek izan dira Amaiur memoria-leku bilakatzea lortu zuen generazioa”.


Inauguraziora bertaratu dira:



  • Aitor Esteban, Kongresuan EAJko bozeramailea

  • Isabel Aleman, Amaiurreko alkatea.

  • Xabi Maia, Baztan udaleko alkateordea

  • Juantxo Agirre, Aranzadiko Idazkari Nagusia.



Gonbidatuen artean egon dira:



  • Unai Uhalde, Nafarroako Parlamentuko Presidentea.

  • Maria Solana, Nafarroako Foru Parlamentaria.

  • Andoni Ortuzar, Euskadi Buru Batzarreko Presidentea

  • Jokin Otamendi, Aranzadiko Presidentea.

  • Paco Etxeberria, Auzitegiko medikua

  • Mireia Zarate, Sabino Arana Fundazioa