Aranzadi Europa mailako e-learning proiektu berri batean murgildu da

Aranzadi

Astelehena, 2015eko irailaren 14a — CEST

Irakurketa: 1 minutu

Irailak 11 eta 12an zehar, Poznango Adam Mickiewicz Unibertsitatea (Polonia), Landward Research Ltd. (Erresuma Batua), InEuropa Srl (Italia), Amsterdamgo Unibertsitatea (Holanda), A Rocha Elkartea (Portugal) eta Aranzadiko kideak Zorroagako egoitzan bildu dira profesional hauen beharrak eta nahiak aztertzeko. Oro har, 6 herrialdeetan 250 adituen erantzunak jaso dute, eta lehen fase honek online formakuntza garatzeko oinarri izango da, hurrengo urtean zehar garatuko dena.