Aranzadi Zientzia Elkarteak hegaztiei eraztunak jartzeko pertsona berriak trebatzeko epea ireki du

Ornitologia

Ostirala, 2021eko abenduaren 17a — CEST

Irakurketa: 3 minutu

Eraztunak jartzeko teknika zientifikoa hegaztiak ikertzeko erabiltzen den metodologia da. Hegazti bakoitza indibidualizatzean datza eta, horretarako, hankan eraztun metaliko bat jartzen zaio, inskripzio bereizgarri batekin. Metodologia hori oso indarrean dago egun, eta hegaztiekin lotutako alderdi asko ikertzea ahalbidetzen du (beste metodo batzuekin aztertzeko ezinezkoak liratekeenak).

Hegaztiei eraztunak jartzeko teknika duela 100 urte baino gehiago hasi zen, hegaztien migrazioak ezagutzeko. Egun, hegaztiak ikertzerakoan modu orokorrean erabiltzen den tresna da, eta animalia-talde horren mugimenduetatik eta migrazio-bideetatik harago doazen kontuei erantzunak ematea ahalbidetzen du. Horrela, eraztunak jartzeko teknika ere aplikatzen da demografiaren, morfologiaren, jokabidearen, ugalketaren edo taxonomiaren inguruko ikerketetan, besteak beste. Eta oinarrizko zientziaren arloan erabiltzeaz gain, kontserbaziorako eta kudeaketarako ere erabiltzen da (kudeaketa zinegenetikoan barne).

Eraztunak jartzeko bulegoa

Aranzadiren Eraztunak Jartzeko Bulegoak Donostian du egoitza eta Espainiako hegaztien eraztunak jartzen lehenengoa izan zen. 70 urte baino gehiago daramatza etenik gabe lanean eta milaka eraztun-jartzaileri ematen die zerbitzua. Orotara, 150.000 hegazti baino gehiagori jartzen dizkiete eraztunak urtero. Eraztunak jartzeaz eta berreskuratzeak kudeatzeaz gain, Eraztunak Jartzeko Bulegoaren helburua ere bada eraztun-jartzaile berrien prestakuntza sustatzea, etengabe hobetu eta bikaintasunaren eta estandarrik zorrotzenen aldeko apustua eginda.

Testuinguru horren baitan, historian lehenengo aldiz, Aranzadiko Eraztunak Jartzeko Bulegoak hegaztiei eraztunak jartzeko ikastaro zientifiko berri bat eskainiko du, zabala eta asmo handikoa, eta 10 ataletan zehar, prestakuntza jasotzen ari diren eraztun-jarle guztiek jakin beharreko alderdi nagusiak jorratuko ditu, Eraztun-jarle Aditu gisa bermatzen dituen agiria lortu aurretik. Funtsean, izaera ofiziala duen ikastaroa da eta Eraztunak Jartzeko Bulegoak prestatu eta kudeatzen du.

Eraztunak jartzeko ikastaro zientifikoa

Ikastaroa Google Classroom bitartez izango da (online) eta izena eman behar da hemen: bibe.me. Urtarriletik aurrera egongo da eskuragarri eta 12 asteko iraupena izango du. Aste horietan ikastaroa egiten ari direnek nahi duten erritmoan landu ahal izango dituzte edukiak. Ikastaroko atal bakoitzak galdetegi bat izango du. Galdetegi guztietako galderen % 75 gainditu beharko dute ikastaroa arrakastarekin gainditu dutela bermatzen duen ziurtagiria jasotzeko. Ziurtagiri horrekin zuzenean baliozkotuko dira Eraztun-jarle Adituaren azterketarako galdera teorikoak. Ikastaroan zehar, tutoretza birtualak egongo dira zalantzak argitzeko.

Jarraian, ikastaroaren atalen edukia zehaztuko dugu:

1. Hegaztiei eraztun zientifikoak jartzea. Atariko gaiak.

2. Erabilerak.

3. Eraztun-jarleak.

4. Harrapatzeko metodoak.

5. Hegaztiaren azterketa eskuetan.

6. Hegaztien mudaren oinarri nagusiak eta adina hautemateko duen balioa.

7. Paseriformeen muda.

8. Paseriformeak ez direnen muda.

9. Printzipio etikoak.

10. Datuen kudeaketa.

CONTRIBUCIÓN DEL ANILLAMIENTO AL CONOCIMIENTO Y CONSERVACIÓN DE LAS AVES EN ESPAÑA