Aranzadi Zientzia Elkarteak bat egiten du Euskaraldiarekin
Aranzadi
Asteazkena, 2025eko maiatzaren 14a — CEST
— Testua: Aranzadi
Irakurketa: 2 minutu
Hamaika eguneko mobilizazioa zientziako esparru guztietan euskararen erabilera sustatzeko
Aranzadi Zientzia Elkarteak aktiboki parte hartuko du maiatzaren 15etik 25era "Elkar mugituz egingo dugu" lelopean egingo den Euskaraldian. Hamaika egunez, guztiok gaude gonbidatuta gogoeta egitera eta hizkuntza-ohiturak aldatzera, eguneroko bizitzako arlo guztietan euskararen erabilera sustatzeko.
Ahobizi edo belarriprest gisa parte hartzera animatzen dugu Aranzaditik, hizkuntza ingurune irekiagoa, ulerkorragoa eta parte-hartzaileagoa sustatzeko funtsezko bi rol.
Gainera, Aranzadik Aiako Harrietako urmaelen biodibertsitatea uztartzeko txangoa antolatu du. Datorren igandean, hilak 18, goizeko 10etan izango da Elurretxen. Izena eman esteka honen bitartez.
Euskaraldiarekin bat egiteak Aranzadik euskararen eguneroko erabilerarekin duen konpromisoa islatzen du, zientziako txoko guztietan konfiantza, hurbiltasun eta elkarbizitza linguistikoko giroa sustatuz.