Aranzadik antolatzen dituen ekintzak agenda bakar batean

Aranzadi

Asteartea, 2018eko apirilaren 3a — CEST

Irakurketa: 2 minutu



Datorren hiruhileetan egingo diren ekintza, tailer, hitzaldi eta irteerei buruzko informazioa agenda bakar batean argitaratu da.




Datozen hiru hileetarako Elkarteak bere ikerketa arloekin zerrikusia duten ekintza ezberdinak antolatu ditu: Astronomiako ikastaroak, geologia irteerak Bizkaiako Parke Naturaletan, Gipuzkoa eta Nafarroako anfibio eta odonatoak ezagutzeko ibilaldiak, ornitologiako ikastaroak, Dolmenen ibilbidea ezagutzeko irteerak eta gure betiko fauna mintegiak eta astronomiako egun tematikoak.

Horretaz gain, hurrengo hiru hileetan ekintza bereziak antolatu dira. Hasteko, Pint of Science Zientzia jailadia, ekimen honetan azken urteetan egindako ikerketa zientifikoei buruzko hitzaldiak aurkezten dira baina formatu erraz batean eta Donostiako taberna ezberdinetan. Bestalde, Astronomiako sailak bi gau tematiko prestatu ditu: Yuri´s night eta Starlight gaua. Lehenengoa Keler Espazioan egingo da. Urtero mundu mailan hiri ezberdinetan egiten den ekimen honetan, Yuri Gagarin kosmonautaren hegaldia ospatzen da, bera izan bait zen espaziora bidaiatu zuen lehen gizakia, 1961.urteko apiralaren 12an. Aurten apirilaren 13an ospatuko dugu eta Fisikan lizenziatua den Manu Arregui gonbidatu dugu. Manuk Armstrong en la Luna? Así fueron los viajes espaciales izeneko hitzaldia emango du amerikarrak eta errusiarren arteko karrera esapazialaren inguruan mintzatuko delarik. Hitzaldia bukatzean Ramon Maria Lili kalean teleskopioak jarriko ditugu behaketa publikoa egiteko zeruko gorputzak ikusteko asmoz. Hitzaldia eta behaketa doakoak dira.

Starlight gaua ekimena da astronomoek prestatutako bigarren ekintza tematiko berezia. Starlight Fundazioak bultzaten duen ekimen hauek gaueko zerua eta izarren argiaren defentsa dute helburu. Aurten Donostia ekimenaren barruan sartuko da eta Udaletxeko terrazan teleskopioak jarriko dituzte behaketa publikoa egiteko.

Bukatzeko, Ingurugiroaren Nazioarteko Eguna ospatzeko asmoz BIOBLITZ izeneko ekimena preatatu dugu, ekainaren 9rako. Bioblitz hiri parke batean egiten den espezie ezberdinen ale bilketa masiboa da. Aranzadik aurten Bioblitza prestatu du Ametzagainako parkean, natur zientzien sail ezberdinek gidatuko dute muestreoa baina publiko orokorrari irekia dagoen ekimena da. Egun eta gau osoan Aranzadiko biologo, ornitologo, entomologo, mikologo, botaniko eta herpetologoek espezie ezberdineko laginak biltzen ibiliko dira.

Agenda esteka honetan deskarga dezakezu.