Aranzadik Eguberriko zientzia tailerrak egingo ditu umeentzat zuzenduak

Aranzadi

Asteartea, 2019eko azaroaren 26a — CEST

Irakurketa: 2 minutu



Ekintza hauetan parte hartzen duten umeak zientzialari, biologo eta astronomo bihurtuko dira.




Tailer hauek zientziara gerturatu, kontzeptu eta fenomeno zientifikoen ulermena sustatu eta gazteen jakin-mina eta interes zientifikoa bultzatzea dute helburu.

Horretarako diziplina anitzeko zenbait ekintza prestatu dira:

Historiaurrerari buruzko tailerra:

Tailer honetan, jolas eta ariketen bitartez Historiaurreko pertsonak nola bizi ziren ikasiko dugu. Gainera, arkeologo izateko aukera emango dizuegu...

Biologia eta natura ardatz izango duten tailerra:

Gure inguruan bizi diren animalien ezagutza handitzea dute helburu. Zehazki hegazti, anfibio eta narrastiena. Guregandik hurbil bizi diren hegazti espezieak ezagutzeko aukera izango dute eta hauen dinamika eta habitat ezberdinak ikusiko dituzte.

Natura eta biologia ardatz duen beste tailerra anfibio eta narrastiak izango ditu protagonista. Oso gutxi ezagutzen ditugun animalia hauek gugandik hurbil bizi dira eta tailer honetan parte hartzen duten umeek gertutik ikusi eta ukitu ahal izango dituzte.

Astronomia ardatz izango duen tailerra :

Donostiatik ikusgai dauden izar eta konstelazioak ikusi eta irakurtzeko aukera egongo da, jolas ezberdinak erabiliaz.

Interesa duten familiek nahi duten tailerrean parte hartu dezakete. Tailer bakoitzeko prezioa 15 eurokoa da familiako kideren bat Aranzadiko bazkide direnentzat eta familia ugarientzako. Eta 20 euro bazkide ez direnentzat. Tailer guztietan parte hartu nahi duenak prezioa 55 eurokoa da bazkideentzat eta 75 ez bazkideentzat.

Izena emateko esteka honetan egin. Izena emateko epea abenduaren 20 arte dago irekita.

INFORMAZIOA HEMEN

-