Aranzadik Errenteriako Udalak antolatu duen Giza Eskubideen Astean parte hartu du

Aranzadi

Astelehena, 2015eko abenduaren 14a — CEST

Irakurketa: 2 minutu

Abenduaren 10ean hasi eta 19ra arte luzatuko da giza eskubideen astea Errenterian. Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna izen zen lehengo astean eta horren harira datozen egunetarako egitarau zabala antolatu dute Kultur aniztasuneko, garapenerako lankidetzako eta giza eskubideetako departamentuak eta liburutegiak elkarlanean.

Aurtengoan antolatzaileek bereziki gogora ekarriko dituzte “ekialde hurbileko egoera eta bertan urratzen ari diren eskubide ugari”. Azaldu dute Siriako herrialdea eta mugak izango direla landuko diren gai nagusiak.

Adin guztietarako ekintzak izango dira herriko gune desberdinetan. Ostegunean haur eta gazteek Zumardiko kioskoa mosaiko itxuraz margotuko dute eta bertan egindako kometak giza eskubideen inguruko aldarrikapenekin apainduko dituzte. Ostiralean, berriz,”Muros” filma proiektatuko dute Xenpelar etxean 18:00etan eta Pablo Iraburu, zuzendarietako bat, bertan izango da.

Aranzadik erakusketan parte hartu du

Era berean, abenduaren 14tik 18ra siriar zine zikloa izango da Xenpelar etxean 18:00etan eta “Asociación de apoyo al pueblo Sirio, Andaluciako” kidea den Sumer Alun eta Monica Leiva kazetari arabistak aurkeztuko dute filem osteko eztabaida. Zine ziklo horren baitan, asteartean, abenduaren 15ean, Pekin faktoriak “Errenteria harrera herria” ikus-entzunezkoa eskainiko du, “herritik abiatutako norbanakoen sarearen harira eginiko produkzioa”. Egun horietan ere Xenpelar etxean Aranzadiren artxibotik eskuratutako argazkiekin “Euskal Exilioa” deitutako erakusketa izango da.

Asteari amaiera emateko 19an 17:00etan siriar kurdua den Gani Mirzo abeslaria entzuteko aukera izango da Koldo Mitxelena ikastetxeko patioan (Biteri). Hain zuzen ere, abeslariak eta beste hiru taldekidek beren herrialdeko doinuak eta erritmoak eskainiko dituzte. Ekintza honetan tea izango da salgai herriko bi zentro kultural islamikoen eskutik. Helburua bertan lortutako irabaziak Domiseko errefuxiatu kanpora bidaltzea izango da; izan ere, senide hurbilak ditu bertan Garnik.