Aranzadik Izaro uhartean hegaztiak eraztuntzen jarraituko du migrazioari buruzko ikerketa proiektu batean
Ornitologia / Eraztuntze zientifikoa
Osteguna, 2020eko uztailaren 30a — CEST
Irakurketa: 4 minutu
Aranzadi Zientzia Elkarteko Ornitologia Sailak eta Urdaibai Bird Center delakoak Kantauri itsasertzean 2018an aitzindari izan proiektua aurkeztu zuten Bizkaiko Foru Aldundiari, Eusko Jaurlaritzari, Bermeoko Udalari eta MAIER lantegiari esker.
Etengabeko ahalegina eskatzen duen eraztunketa-proiektu honen helburua hegaztien migrazioaren inguruko ikerketarako datuak biltzea da, zehazki migrazio postnupzialean.
COVID 19 gaixotasunak markatzen dituen osasun protokoloak hartuko dira kontutan aurten.
Proiektu honek Mediterraneoan duen aurrekaria Italian egin zen, Piccole Isole izeneko proiektuan. 1988.urtean Italiako Fauna Basatiaren Institutuaren zuzendaritzapean egin zen eta herrialde asko batu dira proiektu honetan.
Abuztuak 2tik irailaren 6ra, 20 lagun biziko dira uhartean, 4 pertsonen talde mugatuetan eta bidaia luzeetan atseden uhartean hartzen duten hegaztiei buruzko informazioa jasoko dute.
Hegaztien migrazioak Kantauri itsasoan
Uharteek hegazti migratzaileentzat duten geltoki-funtzioa sakon ikertu da Mediterraneoan zenbait ekimenen bidez; tartean da Piccole Isole. Proiektu honetan eginiko ikerketek oso datu interesgarriak eman dituzte irlek hegaztien migrazioetan duten garrantziei buruz, eta datu horiek ekarpen handia egin dute hegaztien migrazioari buruz dakiguna hobetzeko.
Izaro uhartea Oka ibaiaren bokalearen aurrean dagoen uhartetxo bat da eta Urdaibaiko Biosfera Erreserban dago, Bermeon. Horregatik, Kantauri itsasotik datozen hegazti migratzaileentzat, penintsulara leku horretatik sartzen direnentzat, lehorreko lehen gunea da. Testuinguru geografiko horretan, Izaro leku estrategikoa da, eta oso interesgarria Kantauri itsasotik datozen hegaztien migrazioa aztertzeko.
Hegaztiei eraztunak jartzeko proiektua Izaron (Bermeo)
Proiektu honen helburua hegazti txikiek Kantauri itsasoa zeharkatuz egiten duten migrazioaz dakiguna sakontzea da. Zehazki, Izaro uhartean eraztunak jartzeko kanpaina bat egiteko asmoa dugu, jakiteko ea hegazti horiek zer egoeratan bidaiatzen duten eta zergatik egiten duten geldialdia uhartean.
Kanpaina abuztuaren 2an hasiko da eta irailaren 6ra arte iraungo du. 4 pertsona uhartean biziko dira eta euretariko bat gutxienez, titulodun eraztuntzailea izango da. Hegaztiei eraztunak jartzen arituko dira egunez, txandak antolatuta. Pertsona horiek –gehienak ornitologiaren, xede zientifikoetarako eraztunak jartzearen eta biologiaren zaleak– Estatuko zenbait lekutatik etorriko dira uhartera lanera: Extremadura, Menorca, Madril, Andaluzia, Gaztela eta Leon eta Euskaditik Eraztuntzaile arduraduna izango da txandako arduraduna eta proiektua bideratzeaz uhartean egingo duten egonaldian. Parte hartzaile guztiak bolondresak dira.
Hegaztien espezieak eta metodologia
Eraztunak jartzeko kanpaina espezie transahararrekin egingo da; hau da, Europan umatu eta negua Afrika tropikalean igarotzen duten hegaztiekin. Laginketa abuztuaren 2tik irailaren 6ra egiteko asmoa dugu.
Eraztunak jartzeko protokoloa esfortzu iraunkorreko estazioetan erabiltzen den ohikoa izango da. Zenbait laino-sare jarriko dira, 16 mm-ko argitasunekoak, harrapatuta gelditzen diren hegaztiak hartzeko. Sareak zabalik egongo dira egunsentitik iluntzeraino. Irekita dauden denboran, orduro begiratuko dute sarea eta haize leuna/arina edo beroa bada, berriz, maizago. Euria eta haize zakarra izanez gero, sareak itxita egongo dira, harrapatutako hegaztiak hil ez daitezen.
Hegaztiak harrapatutakoan, aurretik prestatutako kolektoreetan sartuko dituzte eta, berehala, eraztunak jarri eta neurtu egingo dizkiete hegalen eta soinaren luzera, koipea eta pisua. Adina eta sexua ere zehaztuko dute lumak aztertuta.
Logistika eta taldeen kudeaketa
Uhartean ez dago ontziratzeko lekurik eta bertara iristeko aukera seguruena Bermeoko Gurutze Gorriaren ontzietan joatea da. Iristea, gainera, itsasoaren egoerak erabat baldintzatzen du.
Uhartean 4 pertsonako taldea finkatuko da. Eraztunak jartzearen arduradun batek eta 3 laguntzailek osatuko dute taldea. Sareak begiratzeko txandak antolatuko dituzte eta hegaztiak sareetan ahalik eta denbora gutxien egoteko eta haien manipulazioan ere ahalik eta denbora gutxien pasatzeko jarduera-protokolo bat ere egongo da.