Aranzadik koronabirusaren aurrean hartutako neurriak

Aranzadi

Astelehena, 2020eko martxoaren 16a — CEST

Irakurketa: 1 minutu


Etxetik lanean aritzeko eta ordutegiak norberaren beharretara egokitzeko aukera eman zaie Aranzadiko langileei, eta egoera honetan are gehiago malgutu ditugu, lana, komunitatearen zaintza eta norberaren bizimodua bateragarriagoak egite aldera.


Zorroagako egoitza itxita egongo da publiko orokorrarentzat datozen hurrengo hamabostaldian zehar, gutxienez.


Gure bezero eta bazkideei, eta gurekin elkarlanean aritzen diren guztiei ere erraztasun guztiak emango dizkiegu zerbitzua ahalik eta hobekien ematen jarraitzeko, egoerak ahalbidetzen duen neurrian.