Aranzadik naturako mini-gidak aurkeztu ditu, Toni Llobet ilustratzaile ezagunarekin batera

Ornitologia / Eraztuntze zientifikoa, Komunikazioa eta dibulgazioa, Dibulgazioa

Ostirala, 2024eko urriaren 18a — CEST

Irakurketa: 2 minutu

Euskal Herriko hegazti, lore, tximeleta eta zuhaitz espezie adierazgarrienak erakusten dira praktika eta gida ilustratu hauetan.

Toni Llobet naturako ilustratzaile zientifikoak eta Aranzadiko botanika eta ornitologia sailek, Zerinthya Elkartearekin batera, bere azken landa-gidak aurkeztu dituzte gaur goizean Aranzadin.

Gida horiek Estatuko beste toki batzuetan argitaratzen dira, salmenta arrakasta handiarekin, Lectio ediciones argitaletxearen eta Oryx naturan espezializatutako liburutegi katalanaren bidez.

Oraingo honetan, Aranzadi Zientzia Elkartea arduratu da landa gida txiki horien edukia lantzeaz, lorerik arruntenak biltzen baitituzte, egileen arabera "pertsona guztiok ezagutu behar ditugunak". Ana García del Bao botanikariaren esanetan, "loreak koloreen arabera ordenatuta daude: zuria, arrosa, morea, laranja, etab." Botanikan aditu honen arabera, "oso forma bisuala eta erraza da bereizteko".

Hegaztiak ornitologia sailak aukeratu ditu "lurralde osoan ohikoenak diren espezie hauek aukeratu ditugu eta antzeko espezie multzoka banatu ditugu: gaueko hegaztiak, itsasoko hegaztiak, eguneko harrapariak, fringilidoak eta abar", dio Juan Arizaga zuzendariak.

Bestalde, Zerynthia Elkarteak aukeratu dituen tximeletak eguneko tximeletak baino ez dira izan, eta gidan honako hauei buruzko informazioa aurki dezakegu: hegaldi-aldia, altitude-maila, aipatutako habitat motak eta beldarren landare nutrizioak.

Gida hauek lurralde osoko liburu-dendetan daude salgai eta ostiral honetan, urriak 18, arratsaldeko 18:30etan, Toni Llobetek eta bere egileek Elkar liburu-dendan aurkeztuko dituzte (Fermin Calbeton 30, Donostia).