Aranzadiko Batzar Orokorra
Aranzadi
Osteguna, 2020eko maiatzaren 14a — CEST
Irakurketa: 3 minutu
- maiatzak 27:
- Elkarteko Lehendakariaren agurra, Jokin Otamendi Jauna.
- 2019 urteko kudeaketa txostena.
- Idazkaritzaren txostena.
- Diruzainaren txostena.
- Zuzendaritza Batzordea eraberritzeko ekimena.
- Hautagaien aurkezpena bere aurrekontu eta programarekin.
- Auditoreen deia.
- Eskari galderak.
- Bozketa prozesua.
- 2019ko kudeaketa txostenaren onespena, egoki balitz.
- Zuzendaritza batzordearen berritze prozesuaren bozketa. Bazkideek hautagaiak eta 2020rako landutako aurrekontua erabakiko dituzte.
- Auditoreen izendapenaren onespena, egoki balitz.
- maiatzak 28
- Bozketaren emaitzak eta Ohiko Batzar Orokorraren akta irakurketa.
- Akta bozketa prozesua.
- maiatzak 29
- Aktaren onespena, egoki balitz eta agurra eta itxiera.
Euren botoa beste norbaiten esku utzi nahi duten bazkideei gogoratzen diegu, ezen, Biltzarra hasi baino 24 ordu lehenago Idazkaritza honetara bidali ahalko dutela.
Nola bozkatu behar da?
Bozketa errolda bazkide bakoitzaren posta elektronikoarekin osatzen da. Beraz, bere emaila Aranzadin eman ez duenak, eta bozketan parte hartu nahi duenak mesedez idatzi: komunikazioa@aranzadi.eus-era.
-
Datozen egunetan Appsamblea-tik email bat iritsiko zaizu. Zure emailarekin izena eman eta pasahitza bat jarri.
-
Maiatzaren 27an, batzarra bukatzean, Appsamblea-ra sartu behar zara eta bozkatu. Bozkatzeko hurrengo egunerarte denbora daukazu(12:00etan).
Bozketa beste baten izenean egin daiteke?
Bai. Bozketa beste baten izenean egin daiteke orain arte egin izan dugun moduan: posta elektronikoa erabiliaz eta postaz. Betiere identifikazio datuak emanda.
Nondik ikusi ahal izango dut Batzarra?
Aurten batzarra online izango da eta emailez bidaliko dizuegu esteka. Maiatzaren 27an emitituko dugu arratsaldeko 18:00etan.
Nola egingo ditugu aurten eskaera eta galderak?
Eskareak eta galderak batzarra hasten denetik egin daitezke. Horretarako Aranzadiko tfnoa jarriko dugu (943466142) eta deitzerakoan izena, abizena eta NAN zenbakia eman beharko da. Batzar orokorra bukatzean erantzungo dira galderak zuzenean.
Zuzendaritza batzarraren berrikuntza:
Jarraian zuzendaritza batzarrerako aurkezten den hautagaitza ikus daiteke.