Aranzadiko bazkideen ohiko batzar orokorra

Aranzadi

Osteguna, 2015eko apirilaren 9a — CEST

Irakurketa: 2 minutu

Ohiko Batzar Orokorrean parte hartzera deitzen diegu bazkideei. Izan ere, asteazkenean izango baita, apirilak 15, 18:30etan lehenengo deialdia eta 19:00etan bigarren deialdia. Ekitaldia Elosegi Aretoan izango da, Zorroagako egoitzan.

Eguneko gai zerrenda honako hau izango da:

1.- Francisco Etxeberria Gabilondo Elkarteko Lehendakariaren agurra.

2.- 2014 urteko kudeaketa txostena.

Idazkariaren txostena.

Diruzainaren txostena.

Kudeaketa txostenaren onespena, egoki balitz.

3. -2015eko kudeaketa plana eta aurrekontu egitasmoa.

Onespena, egoki balitz.

4.-Kontu ikuskarien izenpea.

5.- Eskari-galderak.

6.- 2015eko apirilaren 15ean egindako Ohiko Batzarraren akta irakurketa.

Onespena, egoki balitz.

Euren botoa beste norbaiten esku utzi nahi duten bazkideei gogoratzen diegu Biltzarra hasi baino 24 ordu lehenago Aranzadiko Idazkaritzara bidali ahalko dutela (idazkaritza@aranzadi.eus).