Scientist Stories

Aranzadiko emakumeak: Itziar Mayoz Echaniz

Itziar Mayoz bizitzarekin eskertuta dago izandako aukerengatik, ez du ukatzen ordea, berak egin behar izan duen ahalegin handia ere.

Jakin-min ikaragarrizko emakumea, beti ikasten eta beti lanean aritu da. Erizaintza eta Antropologia ikasketak izateaz gain, Osasun Zientzietan Doktorea da. Ogibidez erizain, irakasle eta kudeaketa lanetan ibili da batik bat. Ikerketaren munduak liluratuta dauka eta esparru horretara berandu iritsi izanaz damutzen da.

Betidanik izan du mendiarekiko eta perret

xikoekiko zaletasuna. Senarrarekin batera, gurasoekin hasitako ohiturari eusten dio bere seme-alabekin eta bilobekin. Denek dakite zer bildu eta nola. Mikologia departamentuan duela hamar bat urte hasi bazen ere, bizitzako lan kargak direla medio, azken urtera arte ez dio modu aktiboan departamentuan lan egiteari ekin. Astelehenetan exsiccatak sailkatzen ditu Zorroagan, hortxe aurkitu du bere txokoa, bere espazioa departamentuan. Gaur egun, emakume batek dohaintzan emandako 1.500 liken sailkatzen ari da beste taldekide batzuekin batera.

Perretxiko toxikoen gaineko jakin-minak ikerketa sakonak egitera eraman du. Barrez oroitzen du behin gertuko larre batzuetan gertatutako pasadizoa; gazte kuadrila batekin batera perretxiko haluzinogenoak biltzen ari zeneko egun bat, imaginatuz gazte haiek zer pentsatuko ote zuten berataz.

Aranzadiri abiatu duen bide honetan jarrai dezan opa dio, emakumeen ikusgarritasuna sustatuz, emakumeon lana eta eredua esfera pribatuan gertatzen baitira eta lan hori ere aitortu beharra dago. Belaunaldi gazteenei dagokienez, etorkizunerako utz diezaiekegun ondarerik onena ingurumena zaintzea dela uste du.

Bilatzaile mikologikoa

Bilatzaile honen bidez espezieak identifikatzen lagunduko dizugu.

Azken gehitzeak Bilatzailera joan Argazki galeria