Parte hartze handia Aranzadin egindako III. Euskal Kongresu Ornitologikoan

Ornitologia / Eraztuntze zientifikoa, Faunaren monitorizazioa

Larunbata, 2022eko azaroaren 26a — CEST

— Testua: Aranzadi

Irakurketa: 2 minutu

Azaroan egin zen Euskal Kongresu Ornitologikotik ateratako Laburpen-liburua irakurgai dago.

Kongresu ornitologiko hauen helburu nagusiak dira euskal ornitologoen arteko topagune izatea eta ornitologiaren alorrean egiten ari diren ikerketa eta jarraipen-programa nagusien berri ematea. Kongresu honetako gai nagusietako bat “Hegazti Habiagileen Atlasa” izandu zen eta Atlasean jaso diren emaitzen aurrerapena egin zen. Nolabait esateko, Kongresuak Atlas berri horren aurkezpen bezala funtzionatu zuen. Gai horretaz gain, kontserbazioarekin eta jarraipen-programekin lotutako beste hainbat hitzaldi eta mahai inguru ere izan ziren, guztiak ere interes handikoak.

Amaitzeko, Euskal Batzorde Ornitologikoaren zuzendaritza ere aukeratu zen, azken 3 urteotan jardunean izan den taldea beste 3 urterako aukeratuz: Txema Fernandez, Maite Laso, Juan Arizaga, Gorka Belamendia, Aitor Galartza, Gorka Gorospe, Alaitz Unanue eta Asier Sarasua.