
Arrano arrantzaleak behatzeko irtenaldiak Urdaibain 2019ko uda

Aranzadi
Ostirala, 2019eko uztailaren 5a — CEST
Irakurketa: 2 minutu
Arrano gazte horiek “Highland Wildlife Foundation” taldeko adituek habi desberdinetatik ekarri zituzten 3-4 aste zituztenean. Aranzadi Zientzi Elkartearen biologo eta adituen talde batek monitorizaturiko egokitze prozesua bukatu ondoren irailaren erdialdean arranoak Afrikarantz abiatu ziren.
Aurton 5 irtenaldi antolatuko dira Afrikatik Urdaibaiko paduretara itzulitako arranoak behatzeko. Irtenaldiak aurten izango dira: Uztailaren 12tik irailaren 6ra. Irtenaldiak Oka ibaiaren eskuinaldetik burutuko dira arrano arrantzaleak baldintza hoberenetan behatu ahal izateko aukera hobea dagoelako. Ibilbidean zehar arranoak ikusteaz gain hainbat alor desberdin jorratuko dira: paisaia, arranoen bizilekua eta espazioa partekatzen duten hegaztiak behatuko dira.
Irtenaldiak egun hauetan burutuko dira:
Uztailak: 12 eta 26
Abuztuak: 9 eta 23
Irailak: 6
Irtenaldi horietan parte hartzeko derrigorrezkoa da aldez aurretik izena ematea telefono zenbaki hauetara deituz 946 251 157 / 699 839 202. Plaza mugatuak daude (15 pertsona gehienez). Irtenaldi guztiak goizeko 10:00etan hasiko dira Urdaibai Bird Centerren. Bisitaldiek ordu bi eta erdiko iraupena izango dute.
Bisitaldi horiek Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Politika Sailak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta BBK-k bultzatzen duten arrano arrantzalea berreskuratze-proiektuaren garapenean kokatzen da.