Arrano arrantzaleak behatzeko irtenaldiak Urdaibain 2020ko uda

Ornitologia

Asteazkena, 2020eko uztailaren 22a — CEST

Irakurketa: 2 minutu

Aurten, 4 irtenaldi antolatuko dira Afrikatik Urdaibaiko paduretara itzulitako arranoak behatzeko. Irtenaldiak Oka ibaiaren eskuinaldetik burutuko dira arrano arrantzaleak baldintza hoberenetan behatu ahal izateko aukera hobea dagoelako. Ibilbidean zehar arranoak ikusteaz gain hainbat alor desberdin jorratuko dira: paisaia, arranoen bizilekua eta espazioa partekatzen duten hegaztiak behatuko dira.

Irtenaldiak egun hauetan burutuko dira:

Abuztuak: : 7, 14, 21 eta 28

Covid 19-tik eratorritako pandemia dela eta, taldeak gehienez 10 pertsonara murriztuko dira.

Irtenaldi horietan parte hartzeko derrigorrezkoa da aldez aurretik izena ematea telefono zenbaki hauetara deituz 946 251 157 / 699 839 202. Plaza mugatuak daude (10 pertsona gehienez). Irtenaldi guztiak goizeko 10:00etan hasiko dira Urdaibai Bird Centerren. Bisitaldiek ordu bi eta erdiko iraupena izango dute.

Bisitaldi horiek Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Politika Sailak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta BBK-k bultzatzen duten arrano arrantzalearen berreskuratze-proiektuaren garapenean kokatzen da.

Informazio gehiago: www.birdcenter.org

.