Artikutzako historia eta etxetik hegaztiak behatzen
Aranzadi
Asteazkena, 2020eko martxoaren 18a — CEST
Irakurketa: 2 minutu
Hausnarketa hauek gure planetako gauza txikienak ere babestu behar ditugula ulertzen lagunduko digute.
Aranzadin modu aktiboan mantenduko gara eta ordu zail hauek girotzeko, gure Planeta Aranzadin murgiltzea gobidatzen zaituztegu.
Hasteko bi proposamen:
1. Urdaibai Bird Center Zuzenean. Urdaibaiko urmaelak behatu daitezke zuen etxetik mugitu gabe esteka honen bidez. Gainera egunero 11:00etan eta 18:00etan lokuzioa egingo da zuzenean bertan gertatzen dena ikusteko
2. Artikutza 100 urtez Donostiako ur iturri. Dokumental honetan lan egin dugu aktiboki eta orain estrenatu da. Estekan duzu ikusgai. Dokumentu grafiko honetan dagoen lana Aranzadik landutako ikerketa zientifiko eta historikoaren emaitza da, Artikutza Historia eta natura izeneko liburuan argitaratu zen udazkenean.