Bisita gidatua
Artzi, bisita gidatua

28
abuztua 2022
Igandea
Ordua
11:00 euskaraz 12:30 castellano
Tokia
Artzi aztarnategia
Salneurria
Doan
Artziko parajean (Artzibar udalerrian), erromatar galtzadaren ertzeko aztarnategi arkeologikoa identifikatu zen 2012. urtean. Mendiko portu eta lautaden arteko trantsizio inguruan kokatuta dago, aurre Pirinioan, hain zuzen ere. Oraindik lurpean dauden eraikin multzo batez osatutako erromatar garaiko gunea da eta azken kanpainetan bertako termagunearen indusketa burutzen ari da.