ATE+ mugaz gaindiko proiektuko bazkide diren erakundeen arteko lehen topaketa

Arkeologia / Arkeologia indusketa

Ostirala, 2026eko irailaren 4a — CEST

— Testua: Aranzadi

Irakurketa: 2 minutu

ATE+ proiektuak Nafarroa Garaia eta Nafarroa Beherea arteko ondare arkeologikoaren inguruko formakuntza, ezagutza trukea eta transmisioa egituratzea ditu helburu. Gainera, Pirinioetako bi aldeetako ikerketa-, elkarte- eta lurralde-eragileen artean azken urteetan garatu diren lankidetza zientifiko eta instituzionalen ildoan kokatzen da.

Proiektuak gainera unibertsitateak, ikerketa-erakundeak, tokiko elkartezea eta herritarrak biltzen dituen sare bat sendotu eta egituratu nahi ditu, ezagutzen eta praktika arkeologikoen zirkulazioa errazteko. Formakuntza ardatz nagusietako bat da, publiko anitzentzat irekitako jardueren bidez, belaunaldien eta diziplinen arteko trukea sustatu nahi baititu.

Horretaz gain, ATE+ek hizkuntza-aniztasuna (euskara, frantsesa, gaztelania), mugaz gaindiko harremanak eta komunean duten izaera indartzen ditu, landa-eremuetan arreta. Dagoen ikerketa arkeologikoan eta elkarte-ekimenetan oinarrituta, ikerketa, ondarearen bitartekaritza eta herritarren parte-hartzea uztartzen ditu, Euroeskualdean lankidetza iraunkorrerako espazio bat sortuz.

Aranzadi Zientzia Elkarteak zuzentzen du proiektua, eta Euroeskualdekoak diren aliatuen artean (Euskadi, Nafarroa eta Akitania Berria) honako hauek daude:

  • HADES Bureau d 'investigations archéologiques.
  • HIDEA Agoizko Hiri Kultur Elkartea.
  • Eusko Arkeologia.

Aranzadi Zientzia Elkartearen egoitzan egin zen lehen topaketa horretan eman zitzaion hasiera bazkide diren erakunde bakoitzeko arduradunen lehen bilerari.

Mezenasgoa

Enpresen eta erakundeen laguntzari esker, gure gizarteari eta natura-inguruneari aurrera eginarazten dioten proiektuetan lanean jarraitzeko aukera dugu.

Bere babesa eman diguten erakundeak:

Informazio gehiago