Atlantikaldiaren baitan, Aranzadik hainbat ekintza eskainiko ditu

Aranzadi

Osteguna, 2017eko irailaren 21a — CEST

Irakurketa: 2 minutu

Honen baitan, Aranzadi Zientzia Elkarteak bere lekua izango du jaialdian, Herrixka eremuan hain zuzen ere. Hauek dira Aranzaditik antolatu ditugun ekintzak:

Irailak 21-24 10:00 – 20:00 Astro argazkien erakusketa
Garai bateko itsas gizon emakumeek bezala, izarrak irakurriaz, mundua beste modu batera ulertzeko aukera.

Irailak 21, osteguna, 18:00 Aranzadi Atlantikaldian
Virgina Garcia eta Mikel Castanderrek Aranzadik Atlantikaldia eta Errenteriarekin duen lankidetza aurkeztuko dute.

Irailak 22, ostirala, 18:00 Balezaleak eta bakailao arrantzaleak hitzaldia
Miren Egaña Goyak, XVI-XVII mendeetan Euskal Herritik Ternua eta San Lorentzo Golkora egiten ziren bidaien inguruan ariko da.

Irailak 23, larunbata, 12:00 – 13:30 Eguzkira bidaia tailerra
Lurrarengandik gertuen dagoen izarra, Eguzkia, ezagutzeko ekintza. Familian egiteko aproposa.

Irailak 24, igandea, 10:30 - 12:30 Historiaurreko bizimodua tailerra
Historiaurrean sua nola pizten zuten ikasteko eta ehiza-teknikak ezagutzeko tailerra.

Animatu zaitez eta parte hartu! Informazio gehiago: atlantikaldia.errenteria.eus