Berdintasunerako aurrera pausuak

Aranzadi

Asteartea, 2021eko azaroaren 9a — CEST

Irakurketa: 2 minutu


Prozesu hau garatzeko erabakiarekin lortu nahi ziren; alde batetik, Aranzadi osatzen duten pertsona guztien berdintasuna eta duintasuna bermatzea: langileak, boluntarioak, bazkideak…; eta bestetik, euskal gizarte-eragile gisa, gizonen eta emakumeen arteko berdintasun erreala lortzen laguntzea.


Horretarako, Emakundek erakundeen eskura jartzen dituen zerbitzuak erabili dira eta Kalaka Elkartearen aholkularitza jaso da. Gainera, Aranzadiko Berdintasun Batzordea eratu zen. Honi esker, barne eztabaidak, galdetegiak eta foro irekiak burutu ahal izan dira.


Modu batera edo bestera, Aranzadiko kide ugarik hartu dute parte: langilegoak, Zuzendaritza Batzordeak eta bazkide aktiboek.


Urte hasieratik lanean aritu gara eta prozesuaren fase garrantzitsuenak amaitutzat eman daitezke: diagnostikoa eta ekintza planaren ardatz nagusien finkatzea. Datozen hilabeteetan Ekintza Planaren helburuak aurrera eramango dira, berdintasunarekin konprometitua dagoen Aranzadi bat lortzeko.