Strobilomyces strobilaceus

Herri izena

  • Euskeraz: Onddo ezkatatsua
  • Gazteleraz: Boleto escamoso

Datu zientifikoak

  • Klasea: Basidiomycota
  • Generoa: Strobilomyces
  • Espeziea: strobilaceus
  • Egilea: (Scop.) Berk. 1851
  • Jangarritasuna: Balio gabea/Sin valor

Deskribapen testua

Basidioma: 4-15 cm-ko Ø-ko txapela, hasieran hemisferikoa, gero ganbila eta zabaldua. Ertza xerlo zabalez eta irregularrez luzatua ageri da. Kutikula lehorra, bereizgarria, hondo gris argiaren gainetik nabarmendutako ezkatek estalia. Ezkata lodiak, kotoitsuak, piramidalak, gris ilunak edo ia beltzak.
Hodiak: luzeak, itsaskorrak eta grisak. Poro zabalak, biribilak edo angeludunak, gris zurbilak, hatzen presiopean gorritzen eta belzten direnak.
Hanka: 6-14 x 0,8-2,5 cm-koa, betea, mehea, oso haritsua, xerlo geruza batez estalia. Goialdea zurixka edo grisaxka da eta behealdea, berriz, belzkara.
Mamia: lodia, larrukara, zuria edo grisaxka, airea ukitzean gorritzen dena; gero belztu egiten da. Usaingabea eta intxaur zaporekoa.
Mikroskopia: esporak piloan purpura-beltzak, sasiglobo formakoak, sare lodi batez estaliak, 9-12,5 x 8-11,5 µm-koak.
Habitat: urria, udaberrian eta udazkenean hostozabalen basoetan ateratzen da.
Jateko balioa: ez da jangarria.

Argazkiak

Strobilomyces strobilaceus
Strobilomyces strobilaceus
Strobilomyces strobilaceus
Strobilomyces strobilaceus
Strobilomyces strobilaceus
Strobilomyces strobilaceus

Microscopiak / Mikrofitxak

Strobilomyces strobilaceus
Strobilomyces strobilaceus
Strobilomyces strobilaceus

Bilketen mapa