Pseudoboletus parasiticus
Herri izena
- Euskeraz: Astaputz-onddoa
- Gazteleraz: Boleto parásito
Datu zientifikoak
- Klasea: Basidiomycota
- Generoa: Pseudoboletus
- Espeziea: parasiticus
- Egilea: (Bull.) Šutara 1991
- Jangarritasuna: Balio gabea/Sin valor
Deskribapen testua
Basidioma: 2-5 cm-ko Ø-ko txapela. Hemisferikotik ganbilera, amaieran laua. Kutikula matea, apur bat belusatua, okre horixka edo arre gorrixka olibaz nahasia. Ertz inkurbatua gaztetan.
Poroak: biribilak gaztetan, angeludunak zahartzean.
Hanka: 3-6 x 0,5-1 cm-koa, zilindrikoa, horixka.
Mamia: horixka, usain eta zapore gutxikoa.
Mikroskopia: esporak fusiformeak, gutuladunak, 12-18 x 4-6 µm-koak.
Habitat: Scleroderma citrinumen espezie bizkarroia, udan eta udazkenean hazten dena.
Jateko balioa: ez da jangarria.