Xerocomus ferrugineus

Datu zientifikoak

  • Klasea: Basidiomycota
  • Generoa: Xerocomus
  • Espeziea: ferrugineus
  • Egilea: (Schaeff.) Alessio 1985
  • Jangarritasuna: Balio gabea/Sin valor

Deskribapen testua

Basidioma: 5-10 cm-ko Ø-ko txapela, lehendabizi ganbila, gero ia laua. Nekez bereizten den kutikula arre gorrixka. Amoniakoarekin kolore berdexka hartzen du.
Poroak: angeludunak eta irregularrak, apur bat urdintzen dira presiopean.
Hanka: zilindrikoa, 6-9 x 1-2 cm-koa, hori okrekara.
Mamia: zurixka, aldaezina, tonu horirik gabea, usain eta zapore nabarmenik gabea.
Mikroskopia: esporak fusiformeak, gutuladunak, 11-14 x 4-6 µm-koak.
Habitat: udan eta udazkenean hostozabalen azpian.
Jateko balioa: ez da jangarria.

Argazkiak

Xerocomus ferrugineus
Xerocomus ferrugineus
Xerocomus ferrugineus
Xerocomus ferrugineus

Bilketen mapa