Tylopilus felleus

Herri izena

  • Euskeraz: Onddo mingotsa
  • Gazteleraz: Camaleón rojo

Datu zientifikoak

  • Klasea: Basidiomycota
  • Generoa: Tylopilus
  • Espeziea: felleus
  • Egilea: (Bull.) P. Karst. 1881
  • Jangarritasuna: Balio gabea/Sin valor

Deskribapen testua

Basidioma: 5-15 cm-ko Ø-ko txapela, hemisferikoa, gero ganbil-lautua. Kutikula matea, lehorra, sarrio-arre kolorekoa, giro lehorrean pitzatzen dena.
Hodiak: luzeak, maxurratuak, zurixkak, gero arrosak. Poro finak, biribilak edo angeludunak, hodien kolore berekoak.
Hanka: 6-15 x 1-4 cm-koa, sabelduna, gero zilindrikoa, okre horixkatik arrera, erliebe nabarmeneko erretikulu marroi iluna duena.
Mamia: trinkoa, zuria, aldaezina airea ukitzean. Usaingabea baina oso zapore garratzekoa.
Mikroskopia: esporak piloan arre arrosakarak, fusiformeak, leunak, hialinoak, gutuladunak, 12-16,5 x 3,5-5 µm-koak.
Habitat: urria, udan eta udazkenean ateratzen da hostozabalen eta koniferoen basoetan.
Jateko balioa: ez da jangarria, baina nahigabe espezie honen ale bat beste onddo batzuekin nahastuz gero, beste guztiak hondatuko ditu zeharo mingotsa delako.

Argazkiak

Tylopilus felleus
Tylopilus felleus
Tylopilus felleus

Microscopiak / Mikrofitxak

Tylopilus felleus
Tylopilus felleus

Bilketen mapa