Leccinum crocipodium

Herri izena

  • Euskeraz: Onddo belzkorra
  • Gazteleraz: Boleto cuarteado

Datu zientifikoak

  • Klasea: Basidiomycota
  • Generoa: Leccinum
  • Espeziea: crocipodium
  • Egilea: (Letell.) Watling 1961
  • Jangarritasuna: Balio gabea/Sin valor

Deskribapen testua

Basidioma: 4-14 cm-ko Ø-ko txapela, hasieran hemisferikoa eta amaieran ganbil-zabaldua, hori argia edo oliba-horia gaztetan eta marroi iluna zahartzean. Azal belusatua, zahartzean pitzatzeko joera duena.
Hodiak: luzeak, maxurratuak, horiak gaztetan, oliba-arreak zahartzean. Poro biribilak edo angeludunak, hodien kolore berekoak, ukitzean arrez orbantzen direnak.
Hanka: 6-12 x 1-3 cm-koa, zilindrikoa, apur bat loditua erdialdean eta puntan amaitua, limoi-horia, ukitzean eta zahartzean marroira biratzen diren pikorrez estalia.
Mamia: harroa, zuri-horia, ebakitzean arrosa-morera aldatzen dena; azkenean belztua. Usain eta zapore nabarmenik gabea.
Mikroskopia: esporak piloan oliba-marroiak, fusiformeak, leunak, gutuladunak, 12,5-18,5 x 6-8 µm-koak.
Habitat: arrunta udan eta udazkenean, hostozabalen basoetan ateratzen da, Quercusen azpian batik bat.
Jateko balioa: ez da jangarria.

Argazkiak

Leccinum crocipodium
Leccinum crocipodium
Leccinum crocipodium
Leccinum crocipodium

Microscopiak / Mikrofitxak

Leccinum crocipodium
Leccinum crocipodium

Bilketen mapa